|
||||||
|
||||||
![]()
Alternatibatik gogorarazi dutenez, “Euskal Herrian ikusi ditugu
Nafarroako ospitaletako elikagaien aferarekin zein larria izan daitekeen
osasungintzaren pribatizazioa”. Horregatik, orain PNVk EAEn ere eredu
hau zabaltzeko helburua ageri duela, “Tolosaldean eman beharreko
erantzuna sendoa izan behar da, Tolosaldean eredu hau gelditzeak beste
eskualde batzuetan be gelditzea suposatuko baitu”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Matute legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Ana Oregiri,
AHTaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz. Matutek behin eta
berriz galderak egin dizkion arren, Ingurumen eta Lurralde Politikarako
sailburuak ez du erantzun zehatzik eman. Ildo horretatik, ez da gai izan
Jaurlaritzaren diskurtso ofiziala gaur egun testuinguru
sozioekonomikora egokitzeko. "Orain 20 urte erabiltzen zuten
arrazonamendu bera erabiltzen jarraitzen dute", salatu du Matutek,
"ahaztuz, gizartea, eta pertsonen egoera eta beharrizanak errotik aldatu
direla".
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Matute argigarritzat jo ditu Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko
zuzendari ohi Idoia Nievesek atzo jakinaraziotako informazioa, “guztiz
agerian utzi baitu Nafarroako Gobernuan ezarritako ustelkeria. Frogatu
egiten dute foru gobernua eta bere kontseilari Lourdes Goikoetxea beren
zerbitzurako lanabesa bilakatu dutela foru ogasuna, Nafarroako
boteretsuen interesak babesteko, elizarenak barne Opus Deiren enpresa
desberdinak direla medio”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibatik Mendebalde Saharan bizi den egoera larriaren jakitun
gara; Nazio Batuek Espainiako Gobernuari emandako eginkizunak bete ez
izanaren ondorio eragindako arazo politikoa. Baina bestelako ondorioak
ere utzi zituen Marokok eta Mauritaniak haiena ez zen lurraldea inbaditu
izana, Hagako auzitegiak 1975ean aitortu zuenez, eta gaur egun ere,
Marokok legez kanpo eta zapalkuntzaren bitartez okupatzen duena,
sahararren atxiloketa eta erailketaren bitartez. (Artikulua gazteleraz
dago)
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Arrondo eta Matuteren iritziz, "ulertezina da Jaurlaritza miseria baino
banatzen ez dutenen ondoan, haien zerbitzuan, jartzea eta jendarteari
bizkarra ematea"; horregatik, mozioa aurkeztu dute gaur Legebiltzarrean,
Gobernuari Gailurrean parte ez hartzeko eta kalean Guggenheim Museoan
elkartuko direnei aurre egingo dieten gizarte eragileekin bat egiteko
eskatzeko.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Matutek konponbidea bilatzeko ardura politikoa eskatu dio Jaurlaritzari
eta gaur arte jarraitu duen bide okerra kritikatu du: “Jaurlaritzak ez
du euskal industriaren egoera eta etorkizuna begitantzeko gaitasunik.
Ez du euskal industriaren sektore estrategikoen definizioa eta diseinua
egin, eta hori egitea ezinbestekoa da erakunde publikoaren industri
politika ezartzeko".
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Nagore Uriarte Hamaika Telebistako kazetariak Alternatibako bozeramaile Asier Vegari eginiko elkarrizketaren bideoa: "Gurean
Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Asier Vega Alternatibako kide eta
EHBilduko batzarkidea izan dugu. Europako Hauteskundeei begira jarri
gara, eta bestelakoez ere hitz egin dugu. Hala nola, bakegintza eta
ekonomiaren egoera".
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios