Kepa Bereziartua EAE-ANVko lehendakari ohia hil da


Kepa Bereziartua EAE-ANVko lehendakari ohia hil da
 
Kepa Bereziartua EAE-ANVko lehendakari ohia eta HBko Mahai Nazionaleko kide ohia hil da.
NAIZ.INFO|DONOSTIA|2014/01/06|
Kepa_bereziartua
Kepa Bereziartua (ezkerrean) Antxon Gomezekin, 2007ko hauteskundeetako kanpainan. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Kepa Bereziartua EAE-ANVko presidente ohia hil da. 2002tik 2008ra izan zen alderdi historikoko lehendakari, urte horretako otsailean Baltasar Garzon epaileak alderdiaren jarduna bertan behera utzi eta irailean Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen arte.

Antxon Gomez eta Alazne Arozenarekin batera, Garzon epaileak inputatu egin zuen Bereziartua, ETAri laguntzea leporatuta.

HBko Mahai Nazionaleko kide ere izan zen Bereziartua.

Comentarios