| 
  ||||||
    
  | 
  ||||||
 Beharbada
 ozenago esan daiteke, argiago ezinezkoa baita eta, ahots gehiago… 
etorriko dira. Urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen bakearen eta 
giza eskubideen aldeko aldarrikapena gogoratzen dugun jendetsuena izan 
zen, deialdiaren arrakastaren meritua partekatua izan arren. Izan ere, 
salbuespen egoera baterantz doan erregimen politiko baten laguntza izan 
zuen, gizarte mugimenduek askotan amestu baina hamarkadotan lortu ez 
dutena erantzuna eragin duena: eskubideak eta duintasuna aldarrikatzeko 
gero eta jende gehiago kalera ateratzea; Euskal Herritik Herrialde 
Katalanetara, murrizketak eta gehiegikeriak salatzeko bete diren plazak 
ahaztu gabe. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibako
 bozeramaile nazional Oskar Matutek, salatu egin du gaur manifestazio 
bat legez kanpo uzteko azkenaldiko enegarren eskaera, AVT eta beste 
eragile batzuek ostiral honetan EPPK-ko abokatuen elkartasunean Bilbon 
deitutako martxaren debekua eskatu baitute “bakea eta herri honetako 
normalizazio politikoa oztopatzea helburu duten eragileek”. Matutek 
berak aurretik ere esan duenez, “tokiz eta lekuz kanpo” dago eskaera 
hori, are gehiago duela gutxi gatazkan inplikatutako eragileetako batek 
“indarkeriaren erabileraren behin betiko etetearen aldeko apustua 
berretsi duenean”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak 
Basauri eta Bergarako lantegien jarduera mantentzeko langileen 
proposamenaren balioa berretsi du. Gisasolak presidente kargua uzteak ez
 du plan hori arriskuan jarri behar, ohartarazi du. EHBilduk Edesako 
langileek aurkeztutako bideragarritasun planaren balioa berretsi du, 
plan horrek Fagorrek Basaurin eta Bergaran dituen lantegien jarduera 
mantentzea ahalbidetuko lukeelako. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 130 mila pertsona Bilboko kaleetan lema berdinarekin: Giza eskubideak, 
konponbidea eta bakea. Beharbada gehiago edo gutxiago gustatuko zuen, 
baina errealitatea sahiestezina da; Euskal Herriak ozen eta argi hitz 
egin du, solaskiderik ez badago ere. Madrilgo geldotasunak, haien 
eskuineko sektoreak pizten dituen bitartean, ez dio inori mesederik 
egiten, are gehiago, bakea lortu nahi dugunoi kalte egiten gaitu. Baina 
zentzugabekerian sartzeko ahalmena hain da handia, batzuetan ez dakidala
 irakurtzen ditudan berriak satira-aldizkari batetik atera edota fake 
apetatsu baten ondorio izan ote diren, edo benetan "ahots ofizialek" 
esan ote duten.   
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Herri oso baten aldarrikapenei ‘entzungor’ eginda ere, Espainiako 
Gobernua ziur egon daitekeela, pasa den astean atxilotutako lagunak 
espetxeratzea bezalako erasoen aurrean, euskal gizarteak pertsona 
guztien eskubideen berrezarpena exijitzen jarraituko duela; izan ere, 
geroz eta argiago dago zeintzuk diren bakearen eta normalizazio 
politikoaren alde daudenak, eta aldiz, zeintzuk jartzen dizkioten 
konponbideari oztopoak, gatazka betikotuz. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibako
 bozeramaile Asier Vega larunbateko Bilboko kaleak zeharkatu zituen 
manifestazioan parte hartu zuen, "Giza eskubideak, konponbidea, bakea" 
lemapean. Elkarretaratzean alderdi ezkertiarreko ordezkaritza zabala 
parte hartu zuen Vegarekin batera, besteak beste, Amaia Agirresarobe 
bozeramaile nazionala, Diana Urrea Koordinakunde Nazionaleko kide eta 
legebiltzarkidea eta Josu Estarrona alderdiaren Arabako koordinatzailea.
 Hemen manifestazioa hasi aurretik Asier Vegak egindako adierazpenak. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Pasa den 
abenduaren 13an, Alternatibak 5 urte bete zituen.  5 urte alternatibak 
lotuz eta Euskal Herriko ezkerra eraldatzearen alde egiten, mundua 
eraldatzen laguntzeko helburuarekin. Urtemugaren harira, hitzaldi sorta 
bat antolatu genuen Gasteiz, Bilbo eta Donostian. Hemen dira Bilboko 
parte-hartzeak Lola Cabello (SAT), Manel Márquez (Kaosenlared), Alex Maymó (CUP) y Oskar Matute kideekin. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
     
  | 



 
Comentarios