|
||||||
|
||||||
![]()
Alternatibaren
kide Jonathan Martinezen parte-hartzea, pasa den azaroaren 23an
Lanestosan ospatutako Alternatiba Bizkaiko asanbladen topaketetan.
Bertan, auzo eta herrietako klase borrokaren ikuspegiaz aritu zen,
zehazki Enkarterriez. Martinezek, eskualdean EAJren ibilbideaz eta honen
kudeaketa txarraren ondorioen inguruan hitz egin zuen ere, nola
kudeaketa desegoki honek, Enkarterri lanik gabeko, populaziorik gabeko
eta zorra handiko “logela-eskualdea” izatera eraman duen azalduz.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Eta makro-azpiegitura honen inposaketa salatzen dugun moduan, gure
elkartasuna adierazi nahi diegu inora ez doan proiektua geldiarazteko
borroka txalogarria egiten ari diren norbanako zein kolektiboei. Berriz
ere, kriminalizazioa eta zigorra pairatzen duten pertsona eta taldeak
dira, boteretsuen aurrean otzan eta herritar arruntekin zurrun azaltzen
den sistemaren eskutik.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Azaroaren 14an, Galiziako 'Ve-la luz' izeneko genero indarkeriaren
biktimen elkarteko bost emakumek, urriaren 15ean hasitako gose greba
bertan behera uztea erabaki zuten. Tamalez, erabakia ez zen hartu
garaipen sozial bat lortu izanagatik, ezta osasun arrazoiengatik ere.
Arrazoi nagusia isiltasun hotza izan zen. Indarkeria matxistaren aurka
borrokan diharduten elkarte eta emakume askorengan samintasuna sortu
duen isiltasun mediatiko, politiko eta soziala, hain zuzen.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako
bozeramaile nazional Oskar Matutek poza azaldu du Adegi patronalak
Ander Rodriguez Gipuzkoako Politika Sozialeko diputatu eta Alternatibako
kide Ander Rodriguezen kontra jarritako salaketa artxibatu izanaren
albistea zabaldu ostean. Matuterentzat “patronal gipuzkoarraren jazarpen
estrategiaren erabateko porrota berrestera dator, zahar egoitzetakoa
bezalako sektore feminizatu eta prekario batean lehenengo aldiz
langileen eskubideak enpresen irabazi ekonomikoen gainetik lehenetsi
dituen diputatu baten aurkako estrategia”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Herri
Kontuen Euskal Epaitegiko ordezkarien agerraldia, Oskar Matute
Alternatibako bozeramaile eta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak
egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, argibideak emateko
2011ko AHTren kontratuetan atzemandako irregulartasunen inguruan.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Sabin etxeko egoera ezin da oso egonkorra izan disimulatzeko ahaleginik
ere egiten ez dutenean. EAJren euskal kutxen azpijokoak, eta Barcina,
Sanz eta CAN taldearen trikimailuak are narritagarriagoak bihurtzen dira
testuinguru honetan; instituzioen interesen agerizko hondatzea
gertatzen ari denean. Azal lodia izan ez ezik, gainera, ezin baino
okerrago ari dira egiten.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Euskal
Herria Bilduk gaur, azaroak 25 Emakumeen Aurkako Indarkeriaren
Nazioarteko Egunaren harira Euskal Herriko leku desberdinetan egingo
diren jarduera eta mobilizazioekin bat egiten du, era guztietako
indarkeria matxistarik gabeko gizartea eraikitzeko lanean jarraitu behar
dugula aldarrikatzeko eguna.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
EH Bilduk agertu duenez, hauteskunde hauek “aukera historikoa” dira
Hego Amerikan aldaketa sozialaren alde ematen ari den aldaketan beste
urrats bat emateko. “Horregatik, Hondurasen demokrazia berrezartzea
adarrikatzen dugu eta, aldi berean, Amerikako kontinentearen aurka
kapitala egiten ari den eraso genozidari aurre egingo dion herri
burujabetzak jauzi erabakigarria ematea”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako
bozeramaile nazional eta EHBilduko Bizkaiko batzarkide Amaia
Agirresaroberen interbentzioa informazioa, literatura eta
kulturarentzako sarbidea oinarrizko eskubide bat dela defendatzen, hauek
baitira gizartean modu arduratsu batean parte hartzea ahalbidetzen
gaituztenak. Ideia honen harira, Agirresarobek instituzioak
informazioaren sarbide zuzena bermatu behar dutenak direla azpimarratu
du, horrela, gure herriaren funtzionamendu demokratiko zuzenari
laguntzeko.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios