|
||||||
|
||||||
![]()
Matutek Fagorren inguruan sortutako egoera salatu du gaur, adierazle
guztien arabera “Euskal Herriko industria ehunarentzat oinarrizkoa den
eta milaka pertsonek osatzen duten enpresaren itxiera ekarriko duela”.
Matutek gaitzetsi ditu biziraupenaren inguruan enpresak hartutako
erabakiak “eredu kooperatiboaren gainetik, korporatiboa ari delako
gailentzen, taldeko marka desberdinen arteko elkartasuna ahazteraino”.
Hala, kooperatibismoaren demokratizazioa aldarrikatu du ikuspegi
kapitalistatik bizkortzea eskatzen dutenen aurrean, horretarako enpresa
hauetako erabakitzeko guneak berregitea beharrezkoa dela.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
758,64 euro hauetatik, ia erdia, Gizarte Politikara bideratuko dira.
Honek suposatzen du Departamentu honek iaz baino 9 milioi euro gehiago
izango dituela. "Beraz, Gipuzkoan ez da murrizketa sozialik egongo.
Behar gehien dauden momentuetan, estaldura soziala handitu behar dela
uste dugulako, eta beste Gobernu batzuk ez bezala, murrizketa sozialak
egitea konponbidea ez dela uste dugulako", adierazi du Ugartek.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Berriki, Maroto jauna turkiar kebab, txinatar azoka eta lokutorioen
kontrako kanpaina batean sartu da. Alkate jaunaren arabera saltoki hauek
ez dute osasun, higiene eta segurtasun arautegia betetzen, eta
horregatik, ekintza hauek erregulatzen dituen ordenantza berria egingo
duela dio. Baina zertaz ari da Maroto jauna? Arautegia betetzen ez
badute, dagoeneko erregulatuta daudelako izango da, eta ondorioz, ez
litzateke beharrezkoa izango arautegi berria egitea, besterik gabe,
dagoena betetzea exijitu beharko luke. Baina noski, legea betearazteko
duen gaitasun falta agerian utziko luke horrek, horregatik, hobe da
beste batzuei gauzak leporatzea eta hautsa altxatzea besterik ikusteko
gai izan ez gaitezen.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako kide eta EHBilduko Bizkaiko batzarkide Asier Vegak
bizkaiko fiskalitateak pertsona dirudunei ematen dien faborezko jokaeraz
aritu da: "Elitezko kirolariak dira gehien irabazten dutenak Bizkaian,
eta hala ere, ez dute zergarik ordaintzen PNVren Foru Aldundiak azken
hamarkadetan aberatsen neurrira egindako politika fiskalei esker. Zuen
begien aurrean PFEZaren arau foralean zulo bat zenuten, kasualidadez,
Bizkaian gehien kobratzen zutenen faborean egiten zuena. Baina Foru arau
hau aldatzeko aukera ugari izan badituzue ere beti kontra bozkatu
duzue"
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
bizi dugun egoera sozioekonomiko latza kontuan izanda, diru publikoko
euro bat bera gehiago ez xahutzeko eta herri honen garapen ekonomikoa
oraindik eta gehiago ez hipotekatzeko, EH Bildutik obrak gelditzea
exijitzen dugu. Beharrezkoa da eztabaida sozial eta teknikoa gauzatzea
obren egoeraren eta dauden aukeren bideragarritasunaren inguruan. Obrak
geratzea eta eztabaida soziala, horixe izan behar da bide-orria Euskal
Herriaren garapen ekonomikoa behin betiko ez hipotekatzeko.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Donostia 197/2006 Doktrinaren aurka egin zuten elkarretaratzean
Alternatibako kide Xabier Sotok argi utzi dio Estatu Espainiarreko
Gobernuari presoen eta pertsona guztion giza eskubideak errespetatzeko
garaia dela.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak larunbateko manifestazio
nazionalaren hasieran eginiko adierazpenak, epaiketa politikoak salatu
eta aro berria ireki dela gogorarazita, gizarteak epaiketa politiko
gehiagorik onartzeko prest ez dagoen bitartean.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Horixe da askok ahoak betetzeko darabilten “zoru etikoa” delakoa, Giza
Eskubideen Europako Auzitegiak harriz harri desegin diena, Estatu
espainiarreko Gobernuak euskal presoen giza eskubideen urraketa
sistematikoa erabiltzen duela berretsi egin baitu.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibaren
bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Diana Urrearen
interbentzioa UNICEF Euskal Herriko Batzordeko koordinatzaileek
eskatutako komisioan, krisiak haurren populazioan duen eraginaren
inguruan duten esperientzia azaltzeko. Urreak, hezkuntzan, osasunean,
politika sozialetan, lan erreformetan... egindako murrizketek
gizartearengan eragin handia izaten ari direla azpimarratzen du, umeak,
eta hein handi batean, neskatilak direla kapitalismoaren ondorio
latzenak jasaten dituztenak.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios