|
||||||
|
||||||
![]()
Badirudi dagoeneko saihestezina izango dela Gallardonen abortuari
buruzko legearen etorrera. Emakumeen eskubideen aurkako eraso bortitz
hau gainera datorkigu. Izan ere, epe eta baldintzarik gabeko abortu
libre eta doakoaz hitz egiten dugunean, gure gorputzen eta bizitzen
gaineko erabakiak hartzeko oinarrizko eskubideaz ari gara. Ezarri nahi
diguten kontrol mota hau, patriarkatuaren eraso larria da, esparru
guztietatik erantzun sendoa jaso behar duena. Baina jakin badakigu beste
behin ere erantzun hori epela izango dela, kasu batzuetan interesen
araberako manipulazio soila izango delarik.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alberto Ruiz Gallardon justizia ministroaren eta Ana Mato osasun
arduradunaren mehatxuaren aurrean, emakumeek beren bizitzaren,
sexualitatearen eta amatasunaren gainean erabakitzeko eskubidean atzera
egin nahi duen Abortuaren Legea laster egingo dutela iragarrita, Euskal
Herria Bildutik irmo arbuiatu nahi dugu erreforma atzerakoi hau.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Azken erronka, Alternatibarentzat garrantzitsuena kurtso berriari
begira, herritarrei dei egitea da erasoen aurrean geldi gera ez
daitezela. Lan erreformaren, pentsioen murrizketen eta berzentralizazio
frankista jarraitzen duten asmoen aurrean, jendeari aktibatzeko deia
egiten diogu; kalera ateratzea ezinbestekoa da, laster egingo dugun
bezala, ezarri nahi diguten abortuaren legearen aurka, emakumeen
ugalketa eta sexu eskubideak iraganera bueltarazi nahi dituztelako.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Bihar Legebiltzarrean egitekoa den zerga politikari buruzko eztabaida
monografikoa EAJren eta PSEren inakzioa ezkutatzeko antzezlan hutsa
izango dela salatu du EH Bilduk, bi alderdi horiek iragarritako
ebazpen-proposamenek orokorkeriak baino ez dituztelako planteatzen eta
konponbide zehatzak eta errealak ematen ez dituztelako, Oskar Matutek
eta Dani Maeztuk adierazi dutenez. Biharkoa, beraz, "EAJren eta PSEren
estrategiaren barruan dagoen elementua da, haien arteko akordioari
babesa emateko".
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Matutek azaldu duenez, "arlo horretan Gipuzkoan hartzen ari diren
neurriak egokiak badira, ez dugu ulertzen zergatik egin behar den atzera
Araban eta Bizkaian ere ezartzeko; hori da eskatzen digutena, atzera
egin dezagula Arabako eta Bizkaiko aldundiek historikoki erakutsi duten
ausardia faltagatik; askoz errazagoa litzateke Araban eta Bizkaian euren
etxeko lanak egitea eta Gipuzkoakoak bezalako neurriak hartzea,
aberastasuna banatzeko eta gizarte babesa berreskuratzea ahalbidetuko
luketen baliabide ekonomikoak eskuratzeko".
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
PPren eskutik Madrilen tramitatzen ari den lege proiektua udalen
autonomiari inoiz egin zaion erasorik sakonena izango da. Udalentzako
ondorio larriak ekarriko ditu, eta egun biltzen dituen edukiekin aurrera
ateratzen bada, udal txiki askoren desagerpena ekarriko du, Euskal
Herriaren etorkizuna baldintzatuz.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Estatuak, dagoeneko, ez du nahikoa manifestazioetan ohikoa zuen jende
kopuruaren manipulazioarekin, orain, behin betiko formularekin topo egin
dute. Katalunian populazioaren %21, alegia, 1,6 milio lagun, kalera
ateratzen badira giza kate erraldoia egitera, PPrentzat garrantzitsuena
da 6 milioi katalan inguru etxean gelditu zirela. Hala, manifestazioan
ateratakoak gutxiengo dira. Bitxia baina erreala. (loturaren testua
gazteleraz baino ez dago, barkatu eragozpenak)
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios