|
||||||
|
||||||
![]()
Alternatibak subiranotasunaren eta erabakitzeko askatasunaren aldeko
apustua egiten du: “herritarren gehiengo batek, Euskal Herrian zein
Herrialde Katalanetan, gure borondatearekin eta oztoporik gabe, gure
etorkizuna erabakitzeko nahia partekatzen dugu”. Aldi berean, CUP
bezalako indar politikoekin, Diada egunean Alternatiba ekitaldi
desberdinetan parte hartzera gonbidatu duena, “komunean dugu eraikuntza
nazionala eta soziala batera garatzeko helburua, borroka bat bestearen
gainetik lehenetsi gabe”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Atzo jaso genuen Sabin Arana Bilbaoren heriotzaren (Sestao, 1944 -
Gasteiz, 2013) berri; ezkerreko militante, euskaltzale eta Frankismoko
errepresaliatua. Alternatibatik gure atsekabea azaldu nahi dugu,
pertsona honen ibilbide luzea askorentzat eredugarria izan delako; batez
ere, hamarkadaz hamarkada Sabin borrokan ibili den trintxera ugarietako
askotan berarekin borroka egin dugunontzat. Ez alferrik,
klandestinitatea, tortura eta kartzela ezagutu zituen, beti ere,
bidegabekerien kontra, teorian eta praktikan, borroka eginez
sozialismoaren norabideari jarraituz.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Jaizkibel zoriondu nahi dugu, aurten inoiz baina jende gehiago bildu
duelako bere desfilean. Haiekin batera, kaletik txalotzera
hurbildutakoen konpromisoa ere txalotzen dugu, irainak eta bultzadak
jasan behar izan dituztelako alarde baztertzailearen aldekoen eskutik.
Guzti horri aurre eginda ere, Alarde parekideak aurrerapausoak eman ditu
eta prestutasuna ageri izan du egoera desblokeatzeko, Eusko
Jaurlaritzak eginiko proposamenetik zegokiena bete duela.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibarentzat guztiz “onartezina da kargu publiko batek plastiko
beltzena bezalako jarrera faxistak babestu eta bermatzen jarraitzea”
Jaizkibel konpainiaren ibilbidean urtero egiten dutenez eta herritarren
gehiengoaren borondateari erantzuten diotela ziurtatuz. Agirresarobek
“demagogia hutsa” iritzi dio baieztapen horri eta Igeldoko auziarekin
alderatzeari, “lotsagarria da alkate batek eskubideak urratzea eta
emakumeen bazterketa balizko gehiengoekin justifikatzea”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
EH Bilduko ordezkariak Bartzelonara joango dira Diada dela eta, bertako
erakunde politiko eta sozialek deitutako ekitaldietan parte hartzeko.
Koalizioaren zortzi ordezkari joango dira bertara, legebiltzarkide,
diputatu eta alderdietako ordezkariak. Guztiak datorren irailaren 11an
Bartzelonan egongo dira Asamblea Nacional Catalanak antolatutako
eskimenetan: Laura Mintegi, Maribi Ugarteburu, Maiorga Ramírez, Diana
Urrea, Xabier Mikel Errekondo, Rafa Larreina, Jon Iñarritu y Pernando
Barrena.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Dozenaka lagun atera dira gaur kalera
Kolonbiako nekazarien lanuztearekin elkartasuna adierazteko, Bilboko
Kolonbiako kontsulatuaren aurrean eginiko elkarretaratzean. Euskal
Herriko Marcha Patrioticak eginiko deialdira erakunde ugarik erantzun
diote. Alternatibak ordezkaritza zabala izan du, besteak beste, Oskar
Matute eta Diana Urrea legebiltzarkideak; Amaia Agirresarobe eta Asier
Vega batzarkideak eta Ana Etxarte Bilboko zinegotzia izan dira bertan,
Alternatibako Mahai Internazionalistako militante askorekin batera.
Elkartasun mezuak eta Gobernuaren aurkako oihuak izan dira nagusi
protestak iraun duen ordu osoan.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios