| 
  ||||||
    
  | 
  ||||||
 Boteretsu 
hauen artean Eliza Katolikoa dago, bere doktrina beste doktrinen 
gainetik kokatzeko betiko gogo biziaz, erakunde publikoak bere 
estrategiaren parte-hartzaile zuzenak bihurtzen dituena. Horrela, eta 
gizarte laiko eta akonfesionalean bizi bagara ere, administrazio asko 
eta asko diraute erritu erlijiosoak, katolikoak gehien bat, bultzatzen 
eta hauetan parte hartzen, betiere, aurretik aipatutako 
akonfesionaltasun, laikotasun eta berdintasun oinarriak ezerezean utziz. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 "Nire 
kontrako salaketak helburu politiko garbiak ditu. Beldurtu egin nahi 
naute, eta aurreko baldintzetara bueltatu: ordaindu, isildu eta 
baldintzarik ez jartzea zahar etxe pribatuetan aldundiak itunduta dituen
 lekuetan. Hori da Adegik duen helburua. Baina gobernu honek orain 
arteko bideari jarraituko dio. Feminizatua dagoen sektore horren 
baldintzak hobetu nahi ditugu" 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Behin eta berriro pertsonak aurretik doazela esaten diguten indar 
sumisoak dira, errealitatean negozioei garrantzi handiagoa ematen 
badiote ere. Betikoei, behekoei murrizketak ezartzen dizkieten indar 
sumisoak, kartoizko dekoratu bat izango balitz bezala, itxurazko 
ongizate eredu honi eusteko, gutxi batzuei pribilegioak eskaintzen 
dizkiona gehiengoaren eskubideen kontura. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Abuztuaren 1ean, Mariano Rajoy PPko gobernu presidenteak espainiar 
Kongresuan egindako konparezentzia dela eta, EH Bildutik honako 
irakurketa-balorazioa egin nahi dugu. Euskal
 Herritik begiratua, espainiako Kongresuan ikusi zen "espektakulua" 
guztiz lotsagarria izan zen. Espainiako presidentea den Rajoyk eta 
oposizioko buru den Rubalcabak Kongresuan eman zituzten azalpenak 
iraingarriak behar lukete izan zen edozein espainiarrentzat, ez bata ez 
bestea ez direlako batere sinesgarriak ustelkeriaren aurkako borrokan. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibako
 kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Amaia Agirresarobek emakumeek 
haien sexualitatea, eta gorputzen eta bizitzen gaineko erabakiak 
hartzeko eskubidea defendatu du Batzar Nagusietan, Gallardonek 
kongresuan aurkeztutako abortuaren legearen gaineko erreforma 
proposamenari erantzuteko ahalegin batean. Agirresarobek,  sinemen 
erlijiosoen gainetik, estatu baten betebeharra pertsona guztien 
eskubideak bermatzea dela azpimarratu du -emakumeen eskubideak barne-. 
Baina tamalez, erreforma proposamen honen ondorioz bigarren maila batera
 mugatu dituztenak berriro ere.   
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibako
 bozeramaile nazional Oskar Matutek, Otegi, Elkoro, Garmendia eta 
Kortazar ‘Herriko tabernak’ auzitik kanpo uzteko Auzitegi Nazionalaren 
erabakia “guztiz eskastzat” jo du, “pertsona hauek prozesutik kanpo 
daudelako pozik gauden arren, oraindik ere, elkartzeko eskubidea zein 
adierazpen askatasuna bezalako oinarrizko eskubideak jazartzen dituen 
epaiketa da hau, politika egitea delitu bakartzat duten pertsonen kontra
 egiten duena”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Nekazaritza eta garapenkeria kapitalisten aurrean, Via Campesina 
mugimenduak alternatiba teoriko-praktiko bat proposatzen du, «elikadura 
subirano- tasuna» izenaz ezagutzen dena. Elikadura subiranotasunak, 
kanibalismoa ez sustatzeaz gain, defendatzen du pertsona eta herri 
guztiek beren elikagaiak ekoizteko eskubidea dutela, eta nekazaritza, 
arrantza eta abeltzaintza politiken inguruan erabakitzeko eskubidea. 
Aldi berean, harreman sozial bidezkoagoak proposatzen ditu, zapalketarik
 gabeak, non emakumeak eta gizonak berdintasunean biziko diren, eta 
gutxiengo, klase sozial eta belaunaldi guztien eskubideak errespetatuko 
diren. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibako
 kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak, Alderdi Popularrak
 Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztutako Terrorismoaren biktimen 
aitortza eta erreparaziorako arauz besteko proposamenari erantzuten dio:
 "Biktima guztiak, biktimak dira eta ezin dira sufritutako 
bortizkeriaren arabera neurtu. Biktimak dira indarkeria edo eskubideen 
urraketa sufritu dutelako". 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
     
  | 



 
Comentarios