Busturiko Santuek ez dute mezarik merezi



Portada con Santiago "el mayor" en la Iglesia de Axpe

Busturiko Santuek ez dute mezarik merezi

Busturiko aurtengo jaien esku liburua irakurtzen aritu izan naiz eta nobedade handi bat aurkitu dut. San Kristobalek, Santiagok, Santa Anak, Itsasoko Amak, San Bartlomek eta San Migelek ez dutela mezarik izango; udal egitarauan iragarria behintzat.

Baina , hara non, Edurtzetako Andra Mari egunean, meza dagoen Parisin.

Nik dakidala eta, On Joxe Miel Barandiaranen esanetan oinarrituta: MARI jainkosa da, jentila. Garai bateko euskal animismoaren seinale. Maria ordea, Jesusen (Kixmi jentilentzat) ama. Ez dut ulertzen beraz, zergatik mantentzen diren Parisiko mezak egitarau idatzian.

Bestalde, nire fedetik ezin jakin, Santuen mezak ez agertzea akatsa den ala apropos horrela egin gura izan den. ondorioa ordea zera da: gainontzeko busturiar fededunon Santuek, ez dutela Parisiko Edurtzetako andra Mariaren, tratu berdina merezi.

Udalak jakin behar luke ordea, jaiak ezer izatekotan urteetan zehar herritarron nahiari lotuta eraikitako errituak direla, ekandu bati lotuak, non jaiak bere zentsua hartzen duen, eta meza; ateo, agnostiko eta apostata guztien gainetik gaurdaino behintzat, Santuarekin batera jaiaren parte dela.

Beraz, mezak egitarautik kendu badira, oso inkoherentea iruditzen zait Santuak mantentzea, bata eta bestea bana ezinak direlako. Udal honek, ezkerrekoa izanik eliz kutsua duen guztia bere gobernu esparrutik ezabatu gura badu, aurrerantzean ez dezala Santuekin zerikusirik duen jairik ospatu. Zilegi da ohitura eta erritu berriak sortzea, euskara eguna, zuhaitz eguna, azoka ekologikoa eta abar.

Baina ez dezala ahaztu, ezkerrean ere kristau fedeko batzuk bagarela eta pentsaeren guztietako gainontzeko kristau fededunekin batera, presentzia berdina eskatzen dugula.

Orain arte, gure jai egitarauetan, sinkretismoa izan bada nagusi, ez dut ulertzen aurrerantzean zergatik ezin duen kontu horrek berdin jarraitu.



Elisa Kaltzada Ugalde
Etxebarriatze Baserria 37
Sanbartolome Auzoa Busturia EH

Comentarios