| 
  ||||||
    
  | 
  ||||||
 Adegik
 Politika Sozialeko diputatu eta gure Alternatibako kide Ander 
Rodriguezen aurka jarritako salaketaren berri izan dugu asteon. 
Zentzugabekeria honen aurrean,  gure kideari adierazitako erabateko 
babesa berretsi ez ezik, Gipuzkoako erresidentzien gatazkan patronalak 
izandako jarreraren balorazioa zuekin partekatu nahi dugu. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Nazka ematen dit. Ez istripuak, horrek ere nazka ematen badit ere, gaia
 jorratzen ari den moduak ematen dit nazka. Gaurko egunkari guztietan 
makinariaren Facebook perfila agertu da, harrokeriaz 2012. urtean 
200km/orduko bidaia egin zuela esaten duena. Eta noski, jada mundu 
guztia harriak eskuan dago prest, gizon hau erruduna delako. 
Gurutziltzatu dute. Ustezko errugabekeri hori, maila altuko 
pertsonaiekin kontu handiz beti azpimarratzen duten berdina, ezerezean 
geratu da; pertsona xehe batez ari garelako. Gizon hau erruduna da, eta 
bera akabatzea ezinezkoa zaigulako, bizi dezala horrekin. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Osasunaren Mundu Erakundeak indarkeria matxistaren izaera «epidemikoaz»
 hitz egiten du azken txostenean. Nik ikusten dudana da erabat 
prestatuta dagoen sistema bat, emakumeak gizonen mendean jartzeko, eta 
asmatutako diseinu hori hausten dutenen edo zalantzan jartzen dutenen 
jokabidea arautzeko pentsatuta dagoena. Izan ere, sistema patriarkala 
kultura, gizarte, lege, politika eta ekonomia erregulazio baten emaitza 
da, Gipuzkoan eta mundu osoan emakumeen denbora, gorputza, afektuak eta 
lana desjabetzeko eta gizonen zerbitzura jartzeko pentsatuta dagoena. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibako
 bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek gogor salatu du Gipuzkoako 
Aldundiaren kontra Adegik egiten ari duen jazarpen estrategia, eta 
zehazki, Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander 
Rodriguezen kontrako erasoa; eta horregatik, bere babes eta elkartasun 
osoa eskaini dio. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Bilbon eraso sexisten kopurua gora egin arren, PNVko jaun-andreek 
berdintasun aurrekontua eta indarkeriaren aurkako programak murriztu 
egiten dituzte urterik urtera. Bitartean Alkateen Foroa bezalako 
ekitaldia antolatzen dute, herritarrik gabeko topaketa bat, enpresa 
handiek euren negozioak egin ahal izateko egina, eta 500.000 euroko 
kostua izan duena. Horretarako dirua egon badago; emakumeentzat ordea, 
ez. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Euskarak
 osasungintzaren jarduera esparrua bere egin behar du aldez edo moldez; 
osasungoa goitik behera euskaldundu behar dugu, euskara salbatuko bada. 
Denbora aurrera doa, ez dago gelditzerik; bizitza eta heriotza ez dira 
baratzen, baina ospitaleetan ibiltzen den hizkuntza ez da inoiz hilko. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Azken bi asteotan beste 150 bat enpresetan gertatu den bezala, enpresa 
horretan lan hitzarmenen iraun epea bete eta ultra aktibitatea kendu 
zaie. “Gure ustez, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bere 
erantzukizuna izan behar dute eta frenoa jarri behar diete lan 
erreformak izango dituen ondorio latzei. EHBilduren aburuz, Erakunde 
Publikoak eredugarriak izan behar dira eta bere herritarrak lan 
baldintza duinetan egotea defendatu behar dute”, esan dute David Pinak 
eta Luis Salgadok. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
     
  | 



 
Comentarios