Abuztuaren 4an omenduko dituzte fusilatutako busturiarrak
     
  | 
| Omenaldiaren kartela | 
76 urte dira aurten Faxistek sei busturiar hil zituztenetik. Derioko 
hilerrian erail zituzten, 1937 abuztuaren 5ean. Urtero legez, Ahaztuak 
elkartearekin batera, omenaldia egingo die Busturiko Udalak. 
“Busturitarrok ezin dugu gure historia ahazten utzi eta jendaurreko 
ekitaldi batez gogoratu gure dogu Euskal Herriaren eskubideak 
defendatzeagatik faxismoak eraildakoak”. Abuztuaren 4an egingo dute 
ekitaldia, Ispiluetako monolitoaren aurrean, 12:00etan.
Hori ez da izango, ordea, urteurreneko ekitaldi bakarra. Abuztuaren 2an 
Memoria y sexualidad de las mujeres bajo el franquismo
 bideo emanaldia izango da, Cecilia Montagut egilearen parte 
hartzearekin. Altamirako Kultur Etxean emango dute bideoa, 19:30ean.
 
 
Comentarios