Gernika-Lumoko zorua birgaitzeko eta berrindustrializatzeko eskatuko die EH Bilduk eskualdeko alkateei


Gernika-Lumoko zorua birgaitzeko eta berrindustrializatzeko eskatuko die EH Bilduk eskualdeko alkateei

DSC_1208

Gernika-Lumoko industriagunea birgaitzeko bidean, “pausoak emon” gura ditu EH Bilduk. Hala, egunotan Busturialdeko independenteekin eta EAJrekin harremanetan jarriko dela esan du; izan be, “guztien artean, industria eremua zaharberritzea eta bertan enpleguak sortzea posible” dela uste du koalizioak.

Epe laburrean lurzoru horiek kudeatzeko koordinazio mekanismoak antolatu behar direla dio EH Bilduk, “non arduraren bat duten erakunde guztiek parte hartu beharko luketen”.

Otsailean Ajangizen egindako bileran “aho batez” adierazi zuten Busturialdeko alkateek Gernika-Lumoko industriaguneko lurzorua birgaitzeko eta berrindustrializatzeko beharra. Hortik abiatuta, apirilean, egungo egoeraren diagnosiaren barri emon zieten Gernika-Lumoko udal teknikariek Busturialdeko industrialdea elkarteko kideei.

Bilera berean, Muxikako Miango Agarrerako pentsatuta duten egitasmoaren birplanteamenduaz be aritu ziren. Horren harira, EH Bildukoek adierazi dutenez, EAJk pare bat bilera egin zituen Muxikako Udalagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz. Era berean, SPRI Eusko Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentziak proposamen birmoldatua  aurkezteko konpromisoa hartu zuen maiatzeko Busturialdeko Industrialdeko Asanblean, baina  EH Bildu “zain” dago oraindik; izan be, alderdi horren arabera, SPRIk “ez zuen inolako proposamenik eroan asanbleara”.

Comentarios