EUSKO EKINTZAren NAZIO BILTZARRAREN ERABAKIEN LABURPENA




EUSKO EKINTZAREN 1.go Nazio Biltzarraren agiria


Iragan den asteburuan Eusko Ekintzak bere 1.go Nazio Biltzarra egin zuen, prentsa ohar honen bidez akordio garrantzitsuen laburpena argitaratu dugu.

lona-traz-Abendua-18-3

EUSKO EKINTZAren NAZIO BILTZARRAREN ERABAKIEN LABURPENA

  • Aktibo dauden herrietako taldeen ordezkariak Agurainen elkartu dira asteburu honetan.
  • Nazio Biltzarrean ildo estrategiko nagusiak finkatu dira eta Nazio Koordinakundea ere hautatu da. Bestalde, Antolakuntza eredua ere adostu egin da.
  • Behin behineko egoeran zegoen talde sustatzailearen lana oniritzia eman dion 1.go Nazio Biltzar honen ondoren, Eusko Ekintzak hedapen faseari ekingo dio, udazkenean burutuko den 2. Nazio Biltzarra arte. Bertan antolaketa ereduan sakondu eta arlo ideologikoa garatuko dugu.
  • Agurainen adostutako erabaki nagusiak honako laburpen honetan labur daitezke.
  • Eusko Ekintza alderdi politiko independentista eta sozialista da. Sozialismo eraldatzaile, autogestionarioa eta iraultzailearen korronte ezberdinetara irekia eta barne korronteak onartzen dituena.
  • Eusko Ekintzaren helburu estrategikoa Euskal Errepublika sozialista lortzea da. Demokrazia erradikala aldarrikatuz, Estatuekiko haustura demokratikoa ekitea proposatzen dugu.

ESTRATEGIA ETA HERRITAR BATASUNA
  • Eusko Ekintzaren estrategia konfrontazio demokratikoa da. Estatuek indarrez ezarritako erregimena ez da demokratikoa eta hortaz, zilegi eta beharrezkoa da ezkerreko indar soberanisten indar metaketa sustatzea euskal demokrazia indarrean jartzeko.
  • Estatuekin hausturara eramango gaituen prozesuaren gidaritzan Herritar Batsuna kokatzen dugu, non idependentista eta ezkerreko eragile politiko, sindikal, kultural eta sozialak bilduko baikaren.
  • Hauteskundeetarako koalizoetatik harago joan behar da gure ustez. Bildu, Amaiur, EH Bai eta EHBildu, koalizioak baino ez dira. Askapen prozesuak berriz, herriz herri antolatutako Herritar Batasuna zabala, partehartzailea, gardena, ezkertiarra, eraldatzailea eta iraultzailea behar du.
  • Hegoaldean ezkerreko alternatiba soberanistak aldaketa politikoaren motorra izatea bere esku har dezake. Hori posiblea izango da solik, esparru osoan dauden pertsona eta taldeentzako lekua egiten badu eta erabakiak herri herriko prozedura demokratiko eta garden bitartez hartzen badira.
  • Euskal demokrazia eratzeko eta Estatuen jardun antidemokratikoa gainditzeko tresnak garatu beharko ditugu. Euskal demokraziara eramango gaituen bidean banaezinak diren osagarri sozialak eta nazionalak dituen euskal desobedientziak garrantzi berezia izango du.

NAZIOGINTZA
  • Lurralde batasuna helburua delarik, Euskal Herriko (ber)eraikuntza nazionala izango da Eusko Ekintzaren jardunaren ardatz nagusietako bat.
  • Estatu izaera hartzeko lanean arituko gara Euskal Herriaren naziotasuna onartzen duten beste eragileekin. Naziogintzan bi tresna nagusi ikusten ditugu : 1-Gune soberanista; 2- Udalbiltza.
  • Gune soberanistan Euskal Herriko burujabetasuna eskuratzeko aliantza estrategiko egiteko prest dauden eragile guztiak egon beharko liratekeela uste dugu.
  • Udalbiltzan, berriz, erakunde ezberdinetako kideaz osatutako mugez gaindiko euskal erakunde gorena gisa ulertzen dugu.
  • Pentsakera desberdinetako soberanistekin “Maltzagaraino” elkarrekin joatea badagoela uste dugu. Baina soberanista den Maltzaga horretatik, bere burua EAJ-PNVk baztertu du , nazio interesen gainetik, behin betiko, interes korporatiboak eta klase interesak lehenestu dituelako.

EREDU SOZIOEKONOMIKOA
  • Euskal kulturaren baloreekin bat egin dezakeen sozialismoa bideragarria da. Eusko Ekintza kapitalismoa gaitzesten du, eredu sozioekonomiko alternatiboa, autogestionarioa, sozialista eta partehartzailea gauzagarria da.
  • Ekonomiaren bersozializazioa landuko dugu, herriz herriko ekimenak bultzatzen sektore publikoa, komunitarioa eta kooperatiboa hedatzen.
  • Kapitalismoak eraso berri bat egin du, lur osora zabaldu den eraso basatia. Ez da aski, kapitalismoak uzten dituen zirrikituak erabiltzea bidegabekeriak eta injustiziak zuzentzeko. Sistema sozioekonomiko osoa eraldatu behar da eta kapitalismoak herritarron askoren balorren hierarkian egin duen sarraskia konpondu behar da. Kapitalismoaren ardatza indibidualismoa izanik, Indibidualismoaren baloreak kolektiboaren baloren garrantziaz eta elkartasunaz ordezkatu behar ditugu. Batzarra historikoen eta auzolaren baloreak, alegia.
  • Euskal Estatu burujabeak esparru guztietan burujabea izan behar du, politikoan, kulturalean zein sozioekonomikoan. Alferrik dugu burujabetza formala aldarrikatzea gure baliabide ekonomikoen jabetza transnazionalen esku geratzen badira.
  • Euskal Estatuan sektore publiko sendoa nahi dugu: Publikoa ez solik Estatuaren esku dauden esparuak, komunitatearen esku dauden esparruak, tresnak eta baliagrriak ere publikoa dira.

ANTOLAKUNTZA EREDUA ETA NAZIO KORDINAKUNDEA
  • Eusko Ekintzak etorkizunean egon beharko lukeen ezker abertzalearen Herritar Batasunean kokatzen duen alderdi politikoa da. Gure ezaugarri nagusia horizontaltasuna da.
  • Eusko Ekintzan aritzeko hiru aukera egongo dira: ekintzale, bazkide eta zale.
  • Aguraingo Bilkuran Nazio Biltzarra definitu da alderdiaren erabakigune gorena gisa eta Nazio Biltzar batetik bestera plan estrategikoen kudeaketa bideratuko duen lantalde Nazio Koordinakundea izango da.
  • Euskaldez euskuladeko antolaketa izango dugu eta alderdiaren baitan korronte ideologiko antolatuak onartuko ditugu.
  • Nazio Koordinakundeko kideek ez dute harreman hierarkiko klasikorik beste kideekiko, ez baitugu uste erdigune-bazterrak jardunak berezitu behar direnik. Sare antolaketa eraginkorrena dela uste dugu, beti militantziaren konpromisoan oinarriturik.
  • Ezker abertzaleak erakunde arinak, malguak, eraginkorrak eta partehartzaileak behar ditu, ekintzaile berriak behar ditugu, Eusko Ekintzak gero eta zabalagoa den ezker abertzalearen esparrura bere ekarpena egin nahi du, jardun aske, kritikoa eta borrokalaria maite dugunontzat.

Eusko Ekintza. 2013ko ekaina

Comentarios