|
||||||
|
||||||
![]()
Kultur Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du biharko, ekainak 6
arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelenan, sektore
honetako egoera eta borroka aztertzeko, egun 4.800 lagunei eragiten
diena. Amaia Agirresarobe Alternatibako Mahai Feministako ordezkariak
moderatzaile lanetan ariko da eta Manu Egaña Oñatiko Ongizate
Zerbitzuetako zinegotziak zein Elena Arbina eta Conchi Pereira,
Aldakonea eta Sanmarkosene egoitzetako langileek parte hartuko dute.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Bilbo
existitu aurretik, bazegoen erriberako bi bazterrak lotzen zituen zubi
bat. Sanantoneko zubi zaharra hiribilduko paisaiaren parte izan zen
bostehun urte luzez, 1870ean Udalak uholdeen kontra borroka egiteaz
aspertuta, berri batengatik aldatu zuen arte. Bilboko, Athletic-eko eta
Txileko Constitución hiriko armarriak apaintzen dituen zubia, alegia,
orain dela mende bat baino gehiago existitzen ez dena. Ondarearen
suntsiketa tatuatuta daramagu armarrian.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Emakumeen kontrako azkeneko erasoek, Laudion duela bi aste baino
gutxiago eta Bilbon atzo bertan, agerian utzi dute, EH Bilduren iritziz,
indarkeria matxistaren aurkako emergentziazko plan integral baten
beharra, prebentzio politikak sustatzeko, instituzio bakoitzaren
eskuduntzak zehazteko eta biktimei eman beharreko erantzuna koordinatua
izan dadila bermatzeko.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Osteguneko greba orokorrean bezala, berriro ere langabetuei,
baztertuei, langile prekarioei… bizkarra ematen jarraitzen dute, beraien
arteko negozioak bermatzeko. Parlamentuan babesten dira gizartearen
aurrean aurpegia eman gabe. Politika jendearekin kontaktuan egin behar
da, erabakiak gizartearekin eta gizartearentzako hartu behar dira, eta
ez elite ekonomiko eta politiko zehatzen interesen arabera.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako bozeramaile Diana Urrea Porto Alegrera (Brasil) bidaiatu
zuen maiatzaren 24-26 bitartean ospatutako Foro por la Paz de Colombia
ekimenean parte hartzeko, eta bertan, erakundearen izenean
elkartasunezko mezu internazionalista helarazteko. Bere agerraldian
Urreak, Latinoamerikako herrialde guztien subiranotasuna eta justizia
defendatu ez ezik, bake prozesuan emakumeek duten garrantzia azpimarratu
du. Horregatik, bakea, justizia eta demokrazia lortzeko bide
horretan,emakumeen jabekuntza identifikatu du gako elementu gisa, bai
Kolonbian eta bai Latinoamerikako beste herrialdeetan ere.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Ze
burugogorrak diren aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialaren etsaiak!
Ze itsuki defendatzen duten eurek sortu eta babestu duten ordezkaritza
sistema! Ze erraztasun handia duten parlamentuetako lau hormen barruan
geratzeko eta herritarren aldarrikapenen aurrean entzungor egiteko! Ba
euren burugogortasunarekin eta itsutasunarekin legebiltzarreko lau
hormen barruan geratuko dira ere maiatzaren 30ean, ostegunetako ohiko
osoko bilkura egunez aldatu nahi izan ez duten alderdiak.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako
bozeramaileak esan du lan-erreformaren helburua langilegoaren erosteko
ahalmenak okerrera egitea dela. "Erreforma ezarri nahi dutenek,
babesgabetasun sozial eta laborala nahiko lukete, sektore publikoa
ahultzeko", baieztatu du, "gure koalizioak defendatzen duen kontrakoa".
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios