|
||||||
|
||||||
![]()
Gehiengo sindikalak eta hamaika eragilek maiatzaren 30ean deitutako
greba orokorrean parte hartzearekin batera euskal jendartearekin
hartutako konpromisoari jarraiki, EH Bilduko legebiltzarkideek greba
egun horri zegokion soldata kobratzeari uko egin diote eta Gipuzkoako
adinekoentzako egoitzetan greba mugagabean dauden langileei bideratu
diete gaur Donostian, Bulebarreko akanpadan bertan, hain zuzen.
Parlamentarioek koherentziaz jokatzea eta diru kopuru hori horrela
bideratzea erabaki dute Legebiltzarreko zerbitzuek azaldu zutelako
legalki ezinezkoa zela greba eguneko soldata hautetsien nominatik
zuzenean deskontatzea.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matutek eta Marian Beitialarrangoitiak
prentsa agerraldia egin dute Oregi sailburuari eta Urkulluren gobernuari
berriz ere eskatzeko EAErentzat xahutze ikaragarria den abiadura
handiko trena egiten jarraitzeko asmoa eten dezatela, are gehiago,
krisialdian murgilduta gaudenean. Salatu dutenez, euskal Ya aberatsei
begira eginiko trena da, gero eta pobrezia handiagoan bizi den
gizartearen diruarekin ordaindutakoa. Era berea, nabarmendu dute inora
ez doan trena dela, ez baitago bermatuta hasieran aurreikusitako loturak
izango dituenik.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Kultur Alternatibak hitzaldi irekia antolatu zuen pasa den ekainaren
6an Donostiako Koldo Mitxelenan, Gipuzkoako erresidentzietako langileen
egoera eta borroka aztertzeko, egun 4.800 lagunei eragiten diena. Hitzaldien
ostean, galdeketaren txanda ireki zen (bigarren bideoa) bere kabuz
informazio eta bizipen desberdinen trukaketa batean bihurtu zena.
Eztabaidan parte hartu zuten askok lurraldeko erresidentzia
desberdinetako langileak ziren heinean, eztabaida borrokan jarraitzeko
gogoz, animoz eta indarrez josita egon zen.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Vegak gogorarazi du krimen frankisten kontrako auziaren aldeko euskal
plataformak urrunetik, enbaxada argentinarretik alegia,
bideokonferentziaren bitartez adierazpenak egiteko aukera izatea espero
duela hilabete honetan. Hasiera batean maiatzean egingo baziren ere,
Mariano Rajoyren gobernuak egindako presioaren ondorioz bertan behera
geratzea lortu zuten. Alderdi ezkertiarretik Madrilen azpijoko hauek
salatu dituzte: “Alderdi Popularrak, hainbestetan besteei bortizkeria
gaitzestea exijitzen duen berberak, agerian utzi duelako oinordeko
zuzena izanik, ezinezkoa zaiola erregimenaren kontra egitea”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
"Murrizteko ideien" azken alea, gobernu eskuindar desberdinei opari
gisa ematen dieguna, euskal zein espainiar eskuinei, halakoetan murriz
dezatela guri eskubide guztiak ukatu aurretik erreforma eta neurri
desberdinak direla medio. Kanpora Iberdrola bezalako enpresei eginiko
zerga opariak, kanpora kirol klub pribatuei zorra barkatzea, kanpora
inolako erabilpen sozialik ez duten eta zorpetzen gaituzten azpiegitura
erraldoiei eta kanpora frankismoak izendatutako erret familiei. Hala
murriztu daiteke.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Bi urte eta astebete igaro dira
Bilboko Areatza honetan bide bat ibiltzen hasi ginenetik. Hauteskunde
kanpaina bitxia abiatu genuen 2011ko maiatzaren 5eko gau hartan.
Epaileen baimena behar omen genuen herritarrek hautatuak izateko. Handik
hamabost egunera, baina, argi erakutsi genien, gu milaka eta milaka
herritarren borondateari ezker heltzen ginela Euskal Herriko
erakundeetara.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Clement Meric talde nazi batek Parisen erail duen egun berean,
Kataluniako ultraeskuin zinegotzi Juan Gomez Monterok twitterren beste
hilketa bat ospatzen du, Guillem Agulloren hilketa alegia, orain dela
hogei urte Montanejos castelloar herrian labankada faxista batek akabatu
zuena. Gomez Monteroren hitzetan, Guillem Agullo “orain dagoen lekuan
ondo dagoen putakumea da”. Ez du esaten ostera, bere borreroak
Espainiako muturreko eskuin alderdiei lotuta daudela.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatiba
Bilboko bozeramaile Jorge Segovianok, Bilboko alkate Iñaki Azkunari
eskatu dio Kukutza gaztetxearen hustearen inguruko istiluak prozesatzen
dituen auzia uzteko, orubearen jabe Cabisa enpresak, 2011an eraikinaren
hustearen ondorioz egon ziren hiru inputatuen eta 23 atxilotuen kontrako
auzian salaketa pertsonal bat egitera uko egin dionean.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios