Sukarrietako udalekuen izendapen prozesua barriro martxan jartzea eskatu du Lan eta Bizik

Prozesua barriro martxan jartzea eskatu du Lan eta Bizik

p004_f02Busturialdean Lan eta Bizi plataformak “jarreraz aldatzea eta Sukarrietako udalekuak babestea” eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. PSE-EEren legealdian udalekuak Euskal Kulturaren Ondare Orokorraren zerrendan sartzea onartu zuen Jaurlaritzak, baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen izendapena, 2013aren hasieran.

Jaurlaritzak pauso administratibo bat txarto emon zuelako utzi zuten izendapena albo batera. Plataformako kideek ez dute auzitegiaren jarrera ulertzen. Izan be, “egiaztatuta dago udalekuak balio handia duela”. Arkitektura, historia eta hirigintza aldetik “eraikin oso garrantzitsua” izateaz gain, gizarte ekimenak lantzeko ezinbesteko tresna da Sukarrietako gunea, Lan eta Bizikoek diotenez. Urtero, esaterako, 9.000 gaztek parte hartzen dute ingurumen hezkuntza sustatzeko ekimen desbardinetan.
Auzitegiak izendapena bertan behera utzita, plataformakoek ez dakite zein den Sukarrietako udalekuen espedientearen egoera. Hala, izendapen prozesua etenda egonez gero, barriro martxan jartzea eskatu dute Lan eta Bizikoek. Espedientea zarratu barik egonez gero, bestalde, gaia berpizteko eskaera egin diote jaurlari

Zain Dezagun Urdaibaik sinadura bilketa hasi du
Zain Dezagun Urdaibai elkarteak sinadura bilketa bat hasi du, Sukarrietako udalekua Ondare kulturalaren zerrendan sar dezaten eskatzeko. Interesatuek www.change.org helbidean sinatu dezakete eskaera orria. Gutxienez 5.000 sinadura inguru behar ditu elkarteak, Jaurlaritzari bidaltzeko.

Comentarios