| 
  ||||||
  | 
  ||||||
Izan ere, politika egingarri bakarrak troikak eta merkatuek 
agindutakoak badira, eskuma ari da esaten parlamentariak soberan 
daudela, ordezkari politikoak soberan daudela eta demokrazia bera 
soberan dagoela. Tamalez, inoizko fase suntsikorrenetako batean dagoen 
kapitalismo honen arauetako bat da hau honezkero. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Alternatibako
 bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek baikortasun handiz hartu ditu 
martxoaren 14an eta 15ean Iruñean eta Bilbon antolatu zen bake prozesua 
bultzatzeko Foro Sozialaren sustatzaileek gaur Donostian aurkeztutako 
gomendioak. “Nazioarteko gatazketan adituen iritzietan oinarrituta 
daudela, eta are gehiago, Lokarrik eta Bake Bideak antolatutako foro 
honetan herritarren ekarpen zuzenak ere jaso direla azpimarratu nahi 
dugu. Horregatik, gatazkan inplikazioa duten eragileek kontutan hartu 
eta aldi berean, bereganatu beharko lituzkete herriaren normalizazioa 
politikoa lortzeko eta gatazka benetan gainditu ahal izateko”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Alternatibako
 bozeramaile, eta alderdiko Mahai Ekologistako kide, Asier Vegak, irmo 
salatu du Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak iragarritako 
erabakia, Garoñaren jabe Nuclenor enpresari urtebeteko epe berria eman 
diolako Garoñaren bizitza luzatzeko, orain arte behin betiko itxiera 
datorren uztailaren 6rako aurreikusita zegoen arren. Erabakia, esan 
duenez, “energiaren sektoreko enpresa handiekiko klase politikoak, 
eskumak bereziki, duen menpekotasunaren froga argia” da. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Baina kudeaketa onaren mitoa ez dute soilik arrazoi ekonomikoek hautsi.
 Urte hauetan guztietan, abiadura biko Bilbo bat sortu dute. Hirigunea 
eta auzoak bereizten dituen pitzadura gero eta handiagoa da, gero eta 
mingarriagoa. Hala, udalaren eskariz Ikerfel enpresak eginiko inkestaren
 emaitzek ez dute dudarako tarterik uzten: herritarren %32k soilik uste 
dute udalak egoki kudeatzen dituela auzoei dagozkien arazo eta gaiak. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Oskar
 Matuteren hitzartzea Eusko Legebiltzarrean azpiegitura handien 
inguruan. Matutek, diru publikoaren erabilera desegokitzat AHTaren kasua
 jartzen du, gutxi batzuentzat eraikitako trena den heinean. Aldi 
berean, galdera zehatza botatzen dio ganbarari: Pertsonak lehenbiziko 
gauza badira, zergatik ez dugu AHTa gelditzen? 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Bizitza zaintzeko lana ikusezina da, ez duelako prestazio sozialik 
sortzen; hain ikusezina da, soldata eta lan baldintzei dagokionez beti 
zigortuta dagoela; ikusezina da etxeetan gordeta dagoelako; ikusezina, 
lana izendatzea ere merezi ez duelako; ikusezina, emakumeek egiten 
dutelako. Hala, segurutzat jotzen da inork ez dituela zertan babestu, 
diruz lagundu edo aldarrikatu behar. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
237.000 arrazoi baino gehiago aipatu ahal ditugu. EHUN MILA langabetu 
ditugu Bizkaian eta Ezkerraldean, langabezia EHUNEKO HOGEIKOA dugu. 
Bitartean, Bizkaia kudeatzen duen alderdi berak milioika euro gastatu 
ditu inork behar ez dituen azpiegituretan, denon dirua erabiliz. 
Bizkaiko BBNNek goi karguentzako 2 milioi euro zuzenduko dituzte, 
bitartean, gupidarik gabeko bankak ehunka bizkaitar beren etxeetatik 
kaleratu ditu hipotekak ezin ordainduta. Baina arrazoi bakarra behar 
dugu Maiatzaren 30ean kalera ateratzeko: Euskal Herria ezkerreko 
parametroetatik eraldatzeko gehiengo soziala osatzea. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
  | 




Comentarios