| 
  ||
    
  | 
  ||
 Urkulluk aitortu behar du gaur arteko neurri eta politikek porrot egin 
dutela. Norabide berdinean, baina diru gutxiagorekin, aurrera egin nahi 
izateak herri hau hondamendira daramatza. Herri honetan bestelako eredu 
sozial baterantz urratsak emango dituen plana egin behar da eta beraz, 
egon daitekeen dirua edo zorpetzerako aukera norabide berri horretan 
jarri behar da eta ez atzeratua dauden obrak nola amaitu daitezkeen 
bermatzeko. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||
 Arabako enpresariak oso kezkatuta omen daude langile hauek babesik gabe
 geldituko direlako, eta egungo lan baldintzak mantentzeko prest daudela
 ziurtatzen dute. Baieztapen honekin, ondorioztatu daiteke datorren 
uztailaren 8an itun kolektiboak ez betetzea “patuak agindutakoa” dela, 
enpresariek gertatzea nahi ez duten hondamendi natural bat izango balitz
 bezala, aurreikusterik eta gelditzerik ez dagoena. Baieztapen hau, 
gainera, errealitatetik urrun dago. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||
 "PNV style" orain ere bodegoi eta txokoetan. Lemoako Udalaren kasu 
ospetsua gure gustokoenetarikoa da: diru publikoarekin ordaindutako 
16.000 euroko faktura habanar zigarroetan; 48.000 euroko faktura luxuzko
 jatetxeetan eta haien alderdiko kideentzat espresuki eraikitako txoko 
pribatua ere. Bodegoi honek "PNV estiloaren" alderik xahutzaileena 
jasotzen du, eta horregatik, "Lemoako txoko klandestinoaren sortzaileen 
eskutik..." izendatu dugu, jeltzaleen benetako bizitza-estiloa jasotzen 
duelako... Benetakoa, euskal gizartearen kontura erre dituzten zigarroak
 bezain erreala delako. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||
 Asier Vegak Askegune berrian, Ondarroako Zumardian, erakutsitako herri 
duintasun eredua txalotu du, zeinetan ehunka lagunek “delitu ezagun 
bakartzat militantzia politikoa duen gazte bat” babesten eguneko 24 
orduak eman dituzten. Baina atxiloketaren gainetik ere, Alternatibatik 
nabarmendu dute Donostiako Boulevarden gertatu bezala, “Ondarroa 
erresistentzia bakezalearen, herritar duintasunaren eta elkartasunaren 
eredu bilakatu dela mundu osoaren aurrean”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||
 Matutek langileen adorea nabarmendu du, “haien eskubideen aldeko 
borrokan ari direlako dena kontra izan arren; patronalak beren lan 
baldintzak are gehiago okertzeko helburua duela eta sistema neoliberalak
 emakumeak etxeetara buelta daitezela nahi duela, ordainik eta 
aitormenik gabeko lanak egitera, beharrezkoak izan arren”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||
 Euskal
 Herria Palestina sarea duela hiru urte sortu zen, hain zuzen, 
Palestinako ehunka eragilek eskaturikoari jarraituz, Euskal Herrian ere,
 nazioarteko BDZ (Boikot,Desinbertsio eta Zigor) ekimena idartu 
asmoz. Honela, Palestinarekin elkartasuna sustatu eta palestinarren 
eskubideak bermatu artean, Israel presionatzea du xede egitasmoak.   
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||
 Orkar
 Matutek Eusko Legebiltzarrean Pasaiako portuaren gaur eguneko egoera 
tamalgarriaz hitz gin du, lurren pribatizazioa egin ostean eta geroztik 
saldu ezinean, lekua guztiz abandonatuta dagoela salatuz. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||
 Alternatibako
 kide eta EHBilduko parlamentari Diana Urreak hitza hartu du 
Legebiltzarrean PPk Europari aurkeztutako “gazteen ihesaldiaren” 
inguruko eztabaidan parte hartzeko. Bere agerraldian Urreak, PPk gazteak
 hemen mantentzeko planteatutako neurriak tamalgarritzat jo ditu. 
Gainera, “esplotatzailearen pagotxa” bezala deskribatu ditu, hemendik 
aurrera enpresaburuek formakuntza kontratuak praktiketako kontratuekin 
josteko aukera izango dutelako, gazteak betiereko prekarietatean 
mantenduz.  
[+] Gehiago ikusi | 

Comentarios