Goieaskoetxea busturiarra epaitzen hasi dira Parisen


Goieaskoetxea busturiarra epaitzen hasi dira Parisen

Zazpi euskal herritar epaitzen hasi ziren joan den astean Parisko (Frantzia) Auzitegian, horien artean Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarra. 2007. urteko abenduan, bi guardia zibil hil zituen ETAk Cabpretongo (Frantzia) kafetegi batean, eta gertakari harekin zerikusia izatea leporatzen die guztiei Frantziako Fiskaltzak.
2007an Espainiako Barne ministro zen Alfredo Perez Rubalcabak ordu hartan esan zuenez, ETAren aurkako operazio batean ari ziren parte hartzen Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilak. Bi asteren buruan ETAk bere gain hartu zituen hilketak.
Goieaskoetxea busturiarrarekin batera, Mikel Karrera, Saioa Sanchez, Asier Bengoa, Garikoitz Aspiazu, Eider Uruburu eta Iratxe Sorzabal euskal herritarrak epaitzen ari dira Parisen. Auzipetutako sei Frantzian dituzte preso.
Jakinarazi dutenez, epaiketak lau aste inguru iraungo du; epaimahaiak apirilaren 26rako eman gura du epaia.

Comentarios