| 
  ||||||
  | 
  ||||||
Errepublika ezin da errege baten agindupean egon, gure bizitzak 
zuzentzen dituen produktibismo hegemonikoak eta patriarkalak egiten duen
 moduan; herriak zuzendu behar du. Emakumeen menpekotasunetik aske eta 
fisikoki eta psikologikoki nola eta zerekin elikatu behar garen esaten 
digun kapitalismotik libre dagoena. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Alternatibako
 legebiltzarkide eta bozeramaile Diana Urrea, Kolonbiako Marcha 
Patriotica Mugimendu Politiko eta Sozialeko ordezkariekin elkartu da, 
Jorge Freitter-Florian Euskal Herriko tokiko arduradun eta Alberto 
Pinzon Sanchez, Alemanian erbesteraturiko medikua, elkartasun 
internazionalistaren loturak eraikitzeko eta martxa bera zein honek 
defendatzen dituen berme politikoak erakunde politiko gisa bultzatzeko.   
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Datorren
 igandean, apirilaren 14an, berriz ere izango dira presidentetzarako 
hauteskundeak Venezuelan, Hugo Chavez, azken 15 urteotan Amerikako 
herrien burujabetzaren eta euren arteko saretzearen aldeko borrokan ikur
 nabarmena izandakoaren heriotza dela eta. Dirudienez,
 eta galdeketa gehienek adierazten duten bezala, bere ondorengoa, 
Nicolas Maduro, izango da Errepublika Bolivartarraren gobernuburu 
datozen urteotan. Zentzu honetan, bai eskumak zein ezkerrak argi omen 
dute irabaziko dutela. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Ipar Koreak bere "Gernika" propioa izan zuen eta Picassok "Koreako 
sarraskia" izendatu zuen. 1951an malagako margolariak Estatu Batuetako 
armadaren esku Ipar Koreako hogeita hamabost mila zibilen heriotza 
margotu zuen. Hau, 1950ko Sinchoneko sarraskiak iraun zituen berrogeita 
hamabai egunetan zehar gertatu zen. Sinchoneko konderriak bere 
biztanleriaren laurden bat galdu zuen, ia bi milioi hildako eta milioi 
bat desagertu ekarri zituen guda horretan.  
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Alternatibako
 Gipuzkoako koordinatzaile Xabier Sotok irmotasunez kritikatu du 
Espainiako Auzitegi Gorenak gaur jakinarazitako epaia, Auzitegi 
Nazionalak Segikoak izatea leporatuta zortzi gazteren kontrako sei 
urteko kartzela zigorra berretsi duena: “Herri honetan bakea eta 
normalizazio politikoa ezartzeko ahaleginak biderkatzea ezinbestekoa den
 garai honetan, berriz ere topo egin behar dugu militantzia politikoan 
aritzea delitu bakarra duten gazteen kontrako espetxe zigor 
onartezinekin”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
EHBilduko
 Bizkaiko batzarkidea eta Alternatibako kidea Amaia Agirresarobe botiken
 eta osasungintzaren kopagoaren kontra hitz egiten du, honako hau 
gogorarazi nahian: "Osasun sistema publikoaren iraunkortasuna ez da 
arriskuan dagoena, legez kontrako zorraren ordainketa baizik". 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
2013ko
 otsailaren 27an Bizkaiko Batzar Nagusietan, EHBilduko batzarkidea eta 
Alternatibako kidea Asier Vegak argi utzi zuen zeintzuk diren Bizkaiko 
pribilegiatuak. Aldi berean, pribilegio eta salbuespen hauekin bukatzeko
 neurriak berehala aplikatu behar direla azpimarratu zuen: "Gehien 
dutenek gehiago ordain dezatela, baina benetan eta salbuespenik gabe". 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
  | 



Comentarios