| 
  ||||||
  | 
  ||||||
EHBildu osatzen dugun 
gizon-emakumeok Euskal Herriko langile borrokaren historian bereziki 
adierazgarria izan den leku honetan agerraldia egiten dugu gaurkoan, 
datorren maiatzaren 30ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, 
euskal gehiengo sindikalak dozenaka eragile sozialekin batera deitutako 
Greba Orokorra gogotsu eta irmoki babesteko asmoz. Errespetuz eta 
umiltasunez egin nahi dugu gure ekarpena, deialdi hau erabat 
arrakastatsua eta gure herriko historian mugarri izan dadin. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Jakin bagenekien Jose Luis Bilbao eta PNV, saldu nahi digutenaren 
kontra, oso kudeatzaile txarrak direla. Bizkaitarrekiko behintzat, izan 
ere, haien adiskide bankari eta enpresaburu handika poz-pozik dituzte 
haien mesederako eginiko zerga politikarekin. Supersur errepidea dugu 
adibiderik onena, inork behar eta erabiltzen ez duen makro azpiegitura 
defizitarioa. Urtero gero eta zulo handiagoa eragiten dio Bizkaiko 
ekonomiari, baina hasieratik ere, Bilbaok berak aitortu zuen 
bizkaitarron hainbat belaunaldirako hipoteka zela obra hura... 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Oskar
 Matuteren hitzaldia ingurumenako aurrekontuari birpasoa egiteko Eusko 
Legebiltzarrean. Hitzaldian Matutek lur kutsatuen garbiketa prozesuetara
 zuzendutako diru eskasa salatu; Ezkerraldeko kasua jarri du 
adibidetzat. Bestaldetik, "gehiago kutsatzen duenak, gehiago ordaindu 
behar duela" azpimarratu du eta horretarako, enpresa hauen atzean 
egotearen garrantzia mahai gainean utzi du ere.  
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
EHBildu koalizioa osatzen dugun indar politikook, Donostiako 8 gazteen 
kartzelaratzea irmoki salatu nahi dugu. Bada garaia gure herrian 
jazarpen politikoa amaitu dadin. Ezin onar dezakegu, gaur egun, gure 
hirian, beraien ideia politikoengatik 8 gazte 6 urtez espetxera 
bidaltzea. Atxiloketa eta epaiketa politiko guztiak behin betiko eten 
behar direla, ozen aldarrikatzen dugu. Kartzelak husteko garaiak dira 
honakoak, ez hauek betetzen jarraitzekoak. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Jaurlaritzaren
 aurrekontuei buruzko eztabaida irekiz geroztik, EH Bilduk diru-sarreren
 atala handitu beharra nabarmendu du behin eta berriz. Besteak beste, 
espainiar Estatuak inposatutako defizit muga, EAJk ontzat eman duena, ez
 onartzea eta igotzea ezinbestekotzat jo du koalizioak, Jaurlaritzak 
euskal jendartearen beharrei modu egokian erantzuteko behar adina 
baliabide eskuratu ahal izateko. EAJk planteamendu hori errefusatu du 
etengabe, baina orain bere aurrekontu-proiektua bertan behera utziko 
duela iragartzen du, defizit muga igo behar dela onartuz, EH Bilduk 
eskatzen zioena, hain justu. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Alternatibako
 bozeramaile Diana Urreak bere haserrea agertu du Alberto Ruiz Gallardon
 Justizia Ministroak gaur eginiko adierazpenak PPk egin asmo duen 
Abortuaren Legearen erreformaren defentsan. Hala, “lotsagarritzat” jo du
 Rajoyren gobernuko kideak esandakoa, “emakumeen eskubideak ezin direla 
lehenetsi jaio ez direnen eskubideen gainetik”. Urrearentzat onartezina 
da aurrerakoia deitzea “emakumeek beren gorputzaren gaineko erabakiak 
hartzeko eskubidearen urraketa garbiari”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Diputazioak 8,2 milioi euro bi urteko epean bideratzeko konpromisoa 
hartu zuen joan den otsailaren 8an, adinduen egoitzetako 4.800 langileen
 lan baldintzak hobetzea ahalbidetzeko. Hala, aurrerapauso bat ematen 
zuen patronalaren eta sindikatuen ordezkaritzaren arteko negoziazioan 
ematen ari zen blokeoa gainditeko konponbidea jartzen zuen mahai 
gainean. Adegik, alabaina, Diputazioaren kontrako salaketa jarri du. 
(testua gazteleraz baino ez dago) 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
EHBilduko
 legebiltzarkide Oskar Matuteri elkarrizketa Radio Euskadin. Matutek, 
Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuaz, maiatzaren 30eko Greba Orokorraz, 
bake prozesuaz eta zabor bilketa sistema desberdinen inguruko polemikaz 
hitz egin du.  
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
  | 



 
Comentarios