Josean Galera izango da aurrerantzean Urdaibai Biosferaren Erreserbako Patronatuko presidentea
Urdaibai
Biosferaren Erreserbako Patronatu berriaren lehen osoko bilkura egin
dute gaur goizean, Gernika-Lumoko Udetxea jauregian. Eusko Jaurlaritzako
Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, aurrerantzean Josean Galera izango
da Ingurumeneko sailburuorde eta Patronatuaren lehendakari berria.
Haren esanetan, «ekitaldi honetan, bulegoak
Urdaibaiko erabilerak eta kudeaketa arautzen dituen plan berria
osatzeari ekingo dio modu aktiboan. Agiria aldatuta, Jarduera
Sozioekonomikoen Harmonizaziorako eta Garapenerako Programa berrikusiko
da modu aktiboan, gaurkotu beharra baitauka. Egunean jarritakoan,
inguruotako biztanleek, enpresek, elkarteek eta administrazioek modu
eraginkorragoan eta koherenteagoan egin ahal izango dute lan
eskualdearen garapen sozioekonomikoaren alde».
Talde
berriak administrazio-prozesuak errazteko eta arintzeko lan egingo duela
aurreratu dute, eta, horretarako, eremuari buruzko gida-plan berria
(PRUG) osatuko dutela azaldu dute. Hala, horri esker, “eremuan izandako
lurralde-, gizarte- eta ekonomia-bilakaerara egokituko da”.
Comentarios