| 
  ||||||
    
  | 
  ||||||
 Euskal Herria Bilduk bere atxikimendua adierazi nahi die bihar, 
larunbata, Hegoaldeko lau hiriburuetan eragile sozial desberdinek 
deituta etxe desjabetzeen aurka egingo diren protesta ekintzei. 
Etxegabetzeen aferan bereziki lazgarria izan den aste baten amaieran 
egingo dira elkarretaratzeak, berriz ere ikusi izan dugulako zer nolako 
babesgabetasun egoera bizi duten egunero beren etxea galtzeko arriskuan 
dauden pertsonek, inolako gupidarik ez duten finantza sistemaren esku 
baina, era berean, gutxi batzuk aberasten jarraitzea ahalbidetzen duten 
gobernu konplizeen erruz, jendeari bere buruaz beste egitera eramaten 
dituzten bidegabekeriak legez babesten dituztelako. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak Ibermaticaren kasu zehatza aipatu 
du, Kutxaren zerbitzu informatikoaz arduratzen den enpresa, bere 
zuzendaritzak aurretik aipatutako taktika “sasi mafiosoak” erabili eta 
238 kaleratze proposatu dituena “gero isilik egoteko, langileak 
informaziorik gabe utziz, kanpoko iturrietatik jasotzen duten 
informazioa salbu”. Sotok langileriak egindako mobilizazio eta protesta 
desberdinak babestu ditu eta bereziki, aipatu nahi izan du pasa den 
otsailaren 12an hasi zuten lau eguneko greba “enpresaren partetik 
jasotzen duten babesgabetasuna eta gardentasun falta salatzeko 
asmoarekin”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibaren
 Bizkaiko bozeramailea Oskar Matutek baloratu du Herri Irratiko “Egunon 
Bizkaia” irratsaioan Laura Mintegik eta Urkulluk izandako azken bilera, 
legealdiaren hasieratik bidea markatu duen desadostasunaz jositako 
bileratzat kalifikatu duena. Matutek azpimarratu du EHBildu osasunean, 
hezkuntzan, politika sozialetan eta lan eskubideetan murrizketarik 
egiteko prest ez dagoela, eta herritarrak kaltetzen dituen borroka 
guztiekin bat egingo dutela esan du, desjabetze prozesuak barne. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Asier Vegak gogor kritikatu du “terrorismo finantzarioaren biktima 
berria” dirudien heriotza, Bizkaiko desjabetzen kontrako plataformak 
adierazi duenez, desjabetze prozesuan murgilduta zegoen Basauriko 
bizilagun batek astelehen goizaldean bere buruaz beste egitea erabaki 
ondoren: “berriro ere, exekuzio hipotekadunak gupidarik gabeko 
entitateen eskuetan dauden tresna direla agerian geratu da, muturreko 
egoera batean daudenak erabateko hondamenera eramateko inolako 
zalantzarik ez dutenak”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Xelebrea oso honi ustelkeria ez deitzea, xelebrea ere, dohaintza 
anonimo gehienak eskuineko alderdietako kontu korrontetan jasotzea. 
Gordinean PPk gehien jaso duena bada ere, dohaintzak ematen diren 
ingurune bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera konparatuta, PNVk gol 
askoz irabazten du. Esan bezala, hau ez da ustelkeria, aberri 
salbatzaileekiko militanteen konprosimo finkoa da hau... eta haien 
patria sakela da, kapitalak mugetaz gutxi daki eta. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Argitaratutako
 inkesta gehienen arabera, datorren otsailaren 17an, Ekuadorko 
herritarrek Rafael Correa lehendakari aukeratuko dute berriz ere, 
bigarren itzuli baten beharrik gabe. Hala, galdeketaren emaitzak 
egiaztatuz gero -eta zalantzetan egon daitezkeenen botoak sorpresarik 
eman ezean-, Correak eta Movimiento País-ek (Herri Mugimenduak) beste 4 
urte izango dituzte bizitza duinaren sozialismoa delakoaren
 aldeko apustuan aurrera egiteko. Lehen urratsa, egun berean aukeratuko 
den Asanblada Nazionalean presentzia handia lortzea izango da. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Urkullu
 lehendakariarekin bihar izan behar dugun bileraren aurretik, EH Bilduk 
bere posizionamendua zein den argi utzi nahi du jendaurrean. Jaurlaritzarako
 aurrekontuen diseinua eta negoziazioa oso testuinguru berezian 
gertatzen ari da. Alde batetik, egoera politiko berria dugu Euskal 
Herrian. 16 hilabete joan dira ETA erakundeak indarkeriaren erabilerari 
behin betiko uko egiten ziola iragarri zuenetik eta horrek 
bakegintzarako eta normalizazio politikorako atea parez pare zabaldu 
zuenetik. Baina aldebakarreko urrats horrek ez du erantzun baikorrik 
izan estatuen aldetik. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibaren
 Bilboko Asanbladako bozeramaile Iagoba Itxasok mugimendu sozial, 
sindikal edota politiko orok egunotan argitara emandako ustelkeria kasu 
larri guztiak salatzeko deitzen dituzten protesta guztiekin bat egitera 
deitu du, “PP eta Mariano Raxoiren gobernua tartean sartuta daudela 
frogatutako kasuak, egunero murrizketak sufritzen dituzten herritarren 
haserrea areagotzen dituztenak, boteretsuenen alde bakarrik gobernatzen 
duen buruzagien kasta izateaz gain, haien jardunean aberastu eta inolako
 konplexurik gabe pribilegioaz gozatzen dutenak modu ez zilegi, eta 
askotan ere, legeztutako moduetan”.   
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 



Comentarios