Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak gaur eman duen ebazpenari buruz

Testu hau honako hizkuntzatan aurki daiteke: gaztelera
Ezker Abertzaleak honakoa adierazi nahi du, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak gaur eman duen ebazpenaren inguruan:
  • Gure herriak bizi duen aro berrian, ulergaitza egiten da gisa honetako sententzia bat.
  • Ezker Abertzalearen iritziz, legez kanporatzeen berrespenak ez dio inolako mesederik egiten Euskal Herrian bizi dugun garai berriari, ideia eta proiektu guztiak baldintza berberetan defendatu ahal izatea eragozten duelako eta elkarrizketa politikoei ezartzen zaien langa den heinean.
  • Ezker Abertzalearen iritziz, lege eta justizia mekanismoek gatazkaren zio zein ondorioen gainditzearen mesedetan jarri beharko lirateke, hau da, konponbidearen mesedetan.
  • Herri honen gehiengo zabalak konponbidearen eta bakearen aldeko urrats zein jarrerak exijitzen ditu. Deia luzatzen diegu Euskal Herriko zein nazioarteko eragileei eta instituzioei bakearen eta konponbidearen aldeko aldarri horrekin bat egiteko.
http://www.ezkerabertzalea.info/2013/01/estrasburgoko-giza-eskubideen-auzitegiak-gaur-eman-duen-ebazpenari-buruz/

Comentarios