| 
  ||||||
  | 
  ||||||
Prentsaurreko
 honetan, azkeneko asteetan EH Bilduren baitan eman dugun hiri 
hondakinen kudeaketari buruzko hausnarketa politikoaren ondorioak 
aurkezteko helburua dugu. Egun
 erakunde guztiek onartu dute hondakinek suposatzen duen arazoari 
ekologikoa, osasungarria eta ekonomikoki onargarria den konponbidea 
aurkitu behar zaiola. Zaborra
 inongo bereizketarik gabe botatzearen garaiak betirako iragana dira, 
zorionez, guztiontzako, are gutxiago pairatzen ari garen krisi sistemiko
 honetan. 2011ko maiatzeko hauteskundeetatik atera ziren udal eta foru 
gobernuak osatu ondoren, EH Bildurentzat hondakinen arazoari irtenbide 
integrala ematea lehentasunezkoa izan da. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Urreak, alderdi ezkertiarreko gazteen taldeko kide eta Gasteizko 
ganberako legebiltzarkide gazteena, bizi dugun egoera ulertezina salatu 
du: “Euskal herriarentzat bakea eta normaltasun politikoa lortzear 
gauden garai itxaropentsu hauetan, onartezina da oraindik ere gazte 
jazarriak, atxilotuak, epaituak, kondenatuak eta iheslariak egotea 
politikan aritze hutsagatik”. Horrez gain, Espainia eta Frantziako 
gobernuei leporatu die “behin eta berriro pertsonen oinarrizko 
eskubideak, eskubide zibil zein politikoak neurri zapaltzaileekin 
urratzea”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Bilboko Zorrotzaurre auzoa erabat ahaztua izan dute erakunde publikoek 
azken 30 urteetan, bertako hiri paisaiaren apaltzearen lekuko izan eta 
bere burua hiribilduaren eraldatze industrialaren zabortegi bihurtzen 
ikusi duen bitartean. Azkenean, auzoak Udalaren eta eskutik lotuta 
daraman hirigintzarako elkarte ilunen begi instituzionalaren arreta 
bereganatu dituenean, 2000 urte inguruan, izaera faraonikoa duen 
berriztatze proiektu batekin etorri dira, Jose Luis Bilbaok eta PNVk 
ohiko duten joera megalomanoarekin bat datorrena. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak, azkenik, “anakronismoa 
demokratikoa” iritzi izan dio XXI. mendean sartuta eta beren burua 
demokratikotzat duten estatuen batasunean ideiak legez kanpo uzteari. 
Horren harira, Agirresarobek gogora ekarri du Human Rights Watch eta 
OCDE bezalako erakundeek zalantzan jarri izan dutela Espainiako 
Erresuman justiziak politikarekiko duen menpekotasuna. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Oskar Matuteri egindako bi elkarrizketa. Lehenengoa, Diario Mallorca 
kluban eginikoa Euskal Herriaren etorkizuaren inguruko konferentzia bat 
egiten zen bitartean. Ateneu Pere Mascarók antolatuta eta Iniciativa 
Verds alderdiko David Abrilek aurkeztutako konferentzia, alegia. 
Bigarrenik, atzo urtarrilak 14, info7 irratian egindako beste 
elkarrizketa bat, larunbateko manifestazioaren eta presoen eskubideen 
inguruan ere hitz egiten duena.  
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
“Berradiskidetze zubiak eraikiz proiektutik
 urte bete igarota, sentsibilitate ezberdinetako gazteek osatutako talde
 batek Belfastera egin zuen bidaia Lokarrirekin joan zen azaroaren 28tik
 abenduaren 2ra. Zehazki, Lokarrik proiektuaren aurkezpenean azaldu zuen
 bezala, Euskadiko Gazteria Sozialistak, Gazte Abertzaleak, Ezker 
abertzalea, EGI eta Alternatibako kideek hartu zuten parte 
esperientzian, Lokarriko bi pertsonekin batera. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
  | 



 
Comentarios