|
||||||
|
||||||
![]()
Aurten ere, abenduaren 24an Espainiako telebista kate guztiek –
Urkulluren ETB berriak ere- haien arteko adostasun monarkikoa eta
tradizio frankistarekiko fideltasuna islatuko dute urte amaierako mezua
zabalduz. Tribuna horretatik, “Generalisimoak” hogeita hamazazpi urtez
eman zituen “orden berriaren ezarpena” ospatzen, eta tribuna beretik
eutsi egin dio azken Borboiak beste hogeita hamazazpi urtez erkidegoen
Espainiari, “Una, Grande y Libre” Espainiaren bertsio atseginari, alegia.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Koalizio abertzaleko kideek deitutako elkarretaratzeak hamarka lagun
bildu ditu Bilbon, EiTBren egoitza nagusiaren atarian, «EiTBn
inposatutako ikur espainolei ez. Erregaren mezurik ez» lelopean. Diana
Urrea eta Dani Maeztu parlamentariek, gazteleraz eta euskaraz, hurrenez
hurren, adierazi dutenez, Estatu espainoleko buruaren mezua emititzea
«arrotza» zaio Euskal Herriari.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Bildu
udal taldeak Santo Tomaseko azokan baserritarren eskubideak babestea
eta produktu agroekologikoen salmenta bultzatzea eskatu dio Bilboko
Udalari. Bilduren
zinegotzia den Ana Etxartek, Udalak zuzenean azokaren antolaketa
kudeatu beharko lukeela uste du; Bizkaiko beste udalerrietan egiten den
moduan, hiritargoaren eta sektorearen interesei lehentasuna emanez.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek gogor salatu du gaur Euskal
Herriko kazetari edota hedabideen kontra eginiko “hamaikagarren erasoa
eta jazarpen judiziala”, GARAko zuzendari Iñaki Soto Auzitegi Nazionalak
inputatu gisa deklaratzera joan behar izanaren harira, joan den
abuztuan egunkari horretan argitaratutako iritzi artikulu bategatik.
Matutek gaitzetsi du “adierazpen askatasunaren aurkako eraso ageria eta
larria” dela eta, horregatik, Alternatibaren elkartasuna adierazi dio
Sotori, GARAko langileei guztiei eta gutuna idatzi zuten sei lagunei,
Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratzera ere deitu dituztenak.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako bozeramaile Diana Urreak herritar guztiei dei egin die
bihar, abenduak 18, ospatuko den Pertsona Migratzaileen Nazioarteko
Eguneko printzipioekin bat egin eta "etorkizun hobeagoa topatzeko
itxaropenaz haien herrialdea uztera behartuta dauden pertsona guztien"
eskubide berdintasunak exijitu ditzatela.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatiba
Uribe-Butroeko Asanbladako bozeramaile Iñaki Bilbaok Mungiako MESA
lantegiko behargin guztiak zoriondu nahi izan ditu, urtebeteko
negoziaketen, isilaldien eta presioen ostean, atzo lan hitzarmena
eraberritzeko akordio batera heldu zirelako. Bilbaok horrela baloratu du
hitzarmena “azkenaldian ikusten ari garenerako, akordio duina dela esan
daiteke” esanez. Erabakia langileen gehiengoak onetsi du eta, horren
ostean, gaur lanera bueltatu dira. Bilbaok
langileek negoziaketetan eta geldialdietan eman dituzten 12 hilabeteak
nabarmendu ditu, “aurreko ituna bezain ona ez bada ere, ganorazko bat
lortu dutelako denbora luze horretan”. Aitzitik, “garaile atera direla
baieztatu arren, aurretik lortutako eskubide asko bidean geratu direla”
esan du ere.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Sexuaren munduan lan egiten duten pertsonak laguntzen dituzten
entitateen artean "Gu Gaitun" topaketak grabatu ziren Donostian. Hemen
jardunaldien inguruan egindako erreportajea. Topaketa honek helburu
bikoitza du: alde batetik, herritarrak sentsibilizatzea bi ponentzia
irekiren bidez eta, bestaldetik, gune bat sortzea prostituzioan aritzen
diren pertsonekin zuzenean lan egiten duten kolektiboentzat, eguneroko
lana errazteko tresnak garatu ditzaten.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios