|
||
|
||
![]()
Azaroaren 25ean, Emakumeonganako Indarkeria Sexistaren Aurkako
Nazioarteko Eguna, bizi dugun “atzerakada” egoera hau salatu nahi dugu.
Bortizkeria fisiko, sexual, instituzional, psikologiko, politiko,
ekonomiko, kultural eta sinbolikoak egituratzen du oraindik gure
jendartea, eta hau da gure gorputzak eta bizitza kontrolpean izateko
sistema kapitalista heteropatriakalak erabiltzen duen tresna. Hori gutxi
balitz, oraingo krisi sistemikoen eta neurri ultrakontserbadoreen
garaiotan, gure eskubideak geroz eta gehiago murriztu eta gure autonomia
lermatzen ari direla ikusten dugu. Eurek, politikari, apezpiku zein
epaile kontserbadoreek emakumeak etxean gordeta nahi gaituzte eta horren
aurrean obeditzeko, zerbitzatzeko eta isiltzeko prest ez gaudela ozenki
esan nahi diegu.
[+] Gehiago ikusi
|
||
![]()
Alternatibako ordezkari talde bat Katalunian dabil joan den
asteazkenetik CUP Alternativa d’Esquerres alderdiak gonbidatuta eta
Bartzelonako Legebiltzarrerako bozetara lehenengo aldiz aurkezten den
hautagaitza herritarra babestu eta harekiko elkartasun internazionalista
adierazteko asmoz. Jonathan Martinez Alternatibako Koordinakunde
Nazionaleko kideak adierazi duenez, “Kataluniako herritarrek
legebiltzarrean ahots indartsua izan dezatela” espero du Euskal Herriko
alderdi ezkertiarrak, “Espainia zein Kataluniako eskumaren politika
suntsitzaileei aurre egingo diena”.
[+] Gehiago ikusi
|
||
![]()
Batzarraren amaieran, Sotok Alternatibak Aieteko Adierazpenarekiko duen
borondatea adierazi du “momentuko gertaera soila baino, Euskal Herriko
eragile desberdinen arteko elkarrizketa ahalbidetu eta euskal gatazkari
konponbidea emango dion prozesuaren hasiera izan dadila”. Bide honetan,
“bidezkoa eta iraunkorra den bakea lortzeko, talde desberdin guztien
arteko proposamenen bitartez bakarrik lortuko dugula” ziurtatu du.
[+] Gehiago ikusi
|
||
![]()
"Desazkundea
eta Krisi Ekonomikoa" lemapean Alternatibak Algortan, Getxoko Kultur
Etxean, antolatutako jardunaldietan Francisco Ferrer Borregok
eskainitako hitzaldiaren bideoa, azaroaren 10an grabatutakoa. Hizlaria,
Ekonomilaria eta "Seminari d'economia crítica-ren" kidea, "Krisi
eknomikoa, mitoak, gezurrak eta alternatibak" izeneko hitzaldia eskaini
zuen txiki gelditu zen aretoan, 100 lagun baino gehiago elkartu ziren
bertan.
[+] Gehiago ikusi
|
||
![]()
"Desazkundea eta Krisi Ekonomikoa" lemapean Alternatibak Algortan,
Getxoko Kultur Etxean, antolatutako jardunaldietan Joaquim Sempere
Carrerak eskainitako hitzaldiaren bideoa, azaroaren 10an grabatutakoa.
Hizlariak, Bartzelonako Ekonomi Zientziak Fakultateko Ingurumen
Soziologoa, "Etika eta Desazkundea" ideiak jorratu zituen txiki gelditu
zen aretoan, 100 lagun baino gehiago elkartu ziren bertan. Bere
diskurtsoan desazkundeaz eta krisiaz hitz egin zuen, eta "Desazkunde
politiken hegemonia soziala" izeneko hitzaldiarekin gaurko eta
etorkizuneko erabilera energetikoaz hitz egin zuen.
[+] Gehiago ikusi
|
||
![]()
"Desazkundea
eta Krisi Ekonomikoa" lemapean Alternatibak Algortan, Getxoko Kultur
Etxean, antolatutako jardunaldietan Gonzalo Fdez. Ortiz de Zaratek
eskainitako hitzaldiaren bideoa, azaroaren 10an grabatutakoa. Hizlaria,
Ekonomilaria eta Alternatibako Internazionalismo Mahaiko
koordinatzailea, izan zen jardunaldiei amaiera ematearen
arduraduna "krisitik ateratzeko ezkerraren papera" izeneko
hitzaldiarekin. Bere hitzaldian aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoa
gauzatzeko beharrezkoak ditugun faktoreak agerian utzi zuen, beti ere,
ezkerraren iksupuntutik.
[+] Gehiago ikusi
|
||
![]()
"Desazkundea eta Krisi Ekonomikoa" lemapean Alternatibak Algortan,
Getxoko Kultur Etxean, antolatutako jardunaldietan Yayo Herrero Lopezek
eskainitako hitzaldiaren bideoa, azaroaren 9an grabatutakoa. Hizlaria,
Ekologistak en acción erakundeko koordinatzailea eta UNEDeko ingurumen
hezkuntzako katedrako irakasleak, "Ekologia eta desazkundea ingurumen,
ekonomia eta politikaren krisiei erantzuteko alternatiba gisa" izeneko
hitzaldia eskaini zuen txiki gelditu zen aretoan, 75 lagun ingururen
aurrean.
[+] Gehiago ikusi
|
||
![]()
Puyalón de Cuchas Aragoiko alderdi independista eta sozialista da, bere
jatorrian Chunta Aragonesista (CHA) alderdiaren parte zena, 2008an
banatu ziren arte. 2010ean alderdi politiko bezala hasi ziren lanean.
Gaur egun, Bloque Independentista de Cuchas, Aragoiko Langileen
Sindikatuarekin (SOA), A Enrestida zentru sozialarekin, Purna gazte
elkartearekin eta A Clau Roya mugimendu feministarekin batera egiten
dute lan.
[+] Gehiago ikusi |
Comentarios