Etxergane eta Motroiluko
400.000 euroei buruz
Busturia
 12/09/28
Joan
 den 25ean, martitzena, egindako Osoko Bilkuran Alkatetzaren
 proposamen bat eztabaidatu zen, hots: “2/2012
 kredituaren aldakuntzari buruzko espedientea”,
 Administrazioarekiko Auzibideko Bilboko 2. Zenbakidun Epaitegiaren
 205/2012 zenbakidun epaia betetzea helburutzat duena, epai horrek
 oniritzi baitu Guillermo Barandiaran Alday Jaunak (Maria Victoria
 Gondra Oraa Andrearen alargunak) jarritako errekurtsoa, hau da,
 Busturiako Udalaren aurrean 2010eko azaroaren 19an aurkeztutako
 eskabidearen “ustezko
 ukapenari”
 buruzkoa, eskabide horretan aipatu Barandiaran Jaunak erreklamatzen
 baitzuen Busturiako Udalak ez zuela bete Biosferako Urdaibai
 Erreserbako interpretazio-zentroa bihurtzeko helburuaz Madariaga
 Dorretxeari, bere eraikin erantsiei eta 59.000 inguru m2ko
 lursailari buruz bi aldeek sinaturiko hirigintza-hitzarmena.
Laburbilduz,
 1995-1999 legegintzaldian sinatu zen hirigintza-hitzarmenak hurrengo
 parteak edo hitzarmenak zituen:
1. Barandiaran jaunak Udalari lagatzen edo “saltzen”
 zizkion hurrengo lursailak eta eraikuntzak:
- BAT: Dorrea eta bere lursaila, 130.000.000 pezetatan balioetsia (2.000 pezeta m2a)
 - BI: Aingeru-bideko 3400 m2ko antzinako “eria” eta Manuel Maria Arrotegi Amunategi Jaunak eraikitako Mutikoen Eskola dagoen orubea bera. 12.000.000 pezetatan balioetsiak (3.000 pezeta m2a)
 
2. Udalak “gauzaz
 ordaintzeko”
 konpromisoa hartu zuen eta, horretarako,  Busturiako
 hirigintza-plangintza aldatzekoa, hurrengo
 eraikuntza-helburuetarako:
- BAT: Aingeru-bideko hirigintza-fitxa onarturiko 8 etxebizitzatik 26ra aldatzen zen, etxebizitza libreen 4 Bloke eraikitzea ahalbidetzeko, baldintzatzat jarrita izen bereko eraikuntza zaharra botatzea. Udal Arkitektoaren arabera eskubide horiek 134.000.000 pezetatan balioetsiak zeuden garai hartako higiezinen merkatuan.
 - BI: Etorkizunean, udalak udal plangintza berrikusten zuenean, aipatu udalak “Motroilu-Azpi” edo Etxerganeko unitatea berraztertzeko konpromisoa hartzen zuen, zeinetan gaur egun bi familiako 6 txalet edo txalet bikoitz eraiki daitezkeen bitartean (3 Barandiaran jaunarenak) Aingeru-bideko blokeen parekoak egin ahal izango diren, hau da, 12 eta 18 etxebizitza-unitate gehiago. Baldintza hori nahitaez bete behar zen, nahiz eta Tokiko Hirigintza Planaren erreforma 2009a bukatu aurretik onartu gabe egon. Eraikuntza-eskubide horiek gauzatuko balira, gaurko higiezinen merkatuan 600.000 €tan balioetsiak izango lirateke.
 
Baldintza
 berri hori, jabeak azken orduan eta “derrigorrez”
 ezarria, HERRI BATASUNAko bi zinegotziek salatu zuten bere sasoian
 uste zutelako diruz gehiegizkoa zela hasierako balorazioak bikoiztu
 egiten baitzituen eta proposatu zuten 18 etxebizitza berriak
 nahitaez destinatu behar zirela VPOra. Hala eta guztiz ere, HBk
 planteaturiko soluzioa herritarren interesetarako zuzena zela-eta,
 1997ko ekainaren 28an ontzat eman zen baldintza hori guztiek
 onarturik.
Ez
 dugu izan sarbiderik ez Bilboko TSJ Bigarren Aretoko epaira, ez eta
 Busturiako Udalak epaiketa-prozesuan planteaturiko alegazioetara
 ere, ez baitira agertzen garai hartako udal aktetan, eta ez dakigu,
 ezta, Udalak “lehenaldian
 egindako kontratuak eta harturiko betebeharrak”
 ez betetzeko orduan izan zituen arrazoien zergatia ere Busturiako
 herritarrei ezkutatu egin zaizkielako. Dakigun gauza bakarra da
 Osoko Bilkuran planteatu ziren jarrerak antagonikoak izan direla,
 eta uste dugu jakitun jarriko gaituztela iragarki-tauletan, nahiz
 eta batak eta besteak ahaleginak egiten jarraitu herritarrak
 Udalaren erabaki-organoetatik kanpo mantentzen.
EAJ/PNV
 “eskualdeko
 6 Ha politenak herriarentzat lortzea suposatu duen”
 hitzarmena zehatz-mehatz betetzearen alde jarri zen eta gero
 kritikatu zuen “Ezker
 Abertzalea (sic) une honetan onartezina den zorduntze batean
 erortzea suposatzen duten erabaki okerrak hartzearren,”
 gero esateko hirigintza-hitzarmen hura “aho
 batez onartu zela eta, beraz, garai hartan Ezker Abertzalea ere,
 izen batarekin zein bestearekin agertu, ados egon zela.”
Alkatetzak
 erantzun zion “Jabeak,
 hitzarmenaren bidez nahi zuena, hirigintzako espekulazioa zela”
 eta hirigintza iraunkorraren ikuspuntutik Busturiako
 paisaia-kalitate handieneko gunean txalet-eredu bat mantentzea ezin
 zela onartu eta, beraz, PGOUk ezabatzearen aldeko aukera egin duela,
 A3 nekazal gune bezala kalifikatuz, eta EAJ/PNVren eledunari errieta
 egin zion esanez “bera
 BILDU koalizioko Alkatea zela eta ez Ezker Abertzalekoa”
 eta “gobernatzeak
 erabakiak hartzea eta erantzukizunak onartzea eskatzen duela”
 eta berak bereak egiten zituela aurreko alkateek gai horretan hartu
 zituzten jarreretariko batzuk.
Era
 berean, beste behin egon zen Alkatearen soldatari buruzko
 “hizka-mizka”
 bat, eta Jelkideek diru horrekin herri-basoak erosteko proposamenak
 egin zituzten, eta alkatesaren erantzuna Udalak dituen eguneroko
 arazoetara oso-osorik dedikatzeko dagoen premiaren eta kargutik
 pasatu diren alkateek kobratu dituzten soldaten edo kopuruen
 aipamena izan zen. Eztabaida labur baina mamitsu baten ondoren
 EAJ/PNVko eledunak Alkatearen dimisioa eskatu zuen azkenengo
 legegintzaldiko Ezker Abertzaleko alkatearen akatsak bereak
 egitearren.
Baina
 Osoko Bilkuran oposizioko EAJ/PNVk egindako salaketa larriak
 gorabehera, han esan ziren kudeaketa txarraren eta Osoko Bilkuraren
 funtzioen usurpazioaren baieztapenek ukituriko agintariei eta
 funtzionarioei ez zien azalpenik eskatu parte-hartzaileetariko batek
 ere, ez-eta begi bistako erantzukizun pertsonalik exijitu ere.
 Konkretuan garai hartan Hirigintzako zinegotzia eta Alkatea zen
 Andoni Elorrietari ukitzen diote bete-betean salaketa larri horiek
 eta, beraz, Busturiako herritarrei azaldu beharko liguke nola har
 daitekeen Osoko Bilkurak sinaturiko hirigintza-hitzarmen bat
 aldebakarki hausteko erabakia? Ez daukagu, ezta ere, Udaleko
 udal Idazkari Kontu-hartzaileak Ilegaltasun-oharpenik egin zionetz,
 jakinaraziz erabaki hark izan zitzaketen finantza-ondorenak, Tokiko
 Ogasunen Legearen arabera aginduzkoa dena, ez-eta zinegotziak
 jakitun ipini zituenik hitzarmena ez betetzeak daukan
 ilegaltasunaz.
Argi dago epai honen ondorioei buruz egon den “Isiltasun Administratibo negatiboaz” abusatu egin dela beste behin ere “ustezko ukapenagatik,” hala EAJ/PNVk nola EAk eta ANVk ilegaltasun administratibo honekin Busturiako udal jokabidean konstante bat egin dutelako demokraziaren kontrako sistema horren erabilera eta gehiegikeria eginda, iritzia ematerik edo erabakia hartzerik gura ez zuten gaien tramitazioa egiterik nahi ez zutenean. Baina oraingoan, epaitegira jotzeko nahiko baliabide ekonomiko duen eta epaileek arrazoi legala, nahiz eta etikoa edo morala izan ez, ematea lortu duen hiritar batekin egin dute tupust.
Argi dago epai honen ondorioei buruz egon den “Isiltasun Administratibo negatiboaz” abusatu egin dela beste behin ere “ustezko ukapenagatik,” hala EAJ/PNVk nola EAk eta ANVk ilegaltasun administratibo honekin Busturiako udal jokabidean konstante bat egin dutelako demokraziaren kontrako sistema horren erabilera eta gehiegikeria eginda, iritzia ematerik edo erabakia hartzerik gura ez zuten gaien tramitazioa egiterik nahi ez zutenean. Baina oraingoan, epaitegira jotzeko nahiko baliabide ekonomiko duen eta epaileek arrazoi legala, nahiz eta etikoa edo morala izan ez, ematea lortu duen hiritar batekin egin dute tupust.
Bitxia
 da, baita ere, gaurko Gobernu-Taldeak joan den uztailean Barandiaran
 Alday jaunaren alegazioak arbuiatzea, zeinek adierazten zuen
 “Motroilu
 Azpi gunean kokaturiko bere jabetzako lursailei emandako
 klasifikazioarekin bere desadostasuna (lurzoru ez-urbanizagarria),
 zeren: inguruaren gaurko klasifikazioa eta bertako
 eraikuntza-ahalbideak aldatzen baititu eta ez baitu betetzen
 ‘Madariaga
 Dorrearen eta bere eranskinen lagapenari eta lagapen hori
 ordaintzeko balio duten lursailen antolamenduari buruzko
 Hirigintza-hitzarmena’
 (97-6-28)”
 hurrengo Informe Teknikoak bilduriko hurrengo argudioekin:
“Sin entrar a valorar el
 compromiso adquirido por el Ayuntamiento de Busturia en el citado
 Convenio urbanístico (aspecto que el Ayuntamiento deberá de
 valorar en función del contenido del mismo y de las condiciones
 pactadas en su conjunto) y desde el punto de vista de la ordenación
 general del municipio de Busturia debemos de señalar: 
 
- - Que los terrenos no desarrollados en el período de vigencia del planeamiento pueden “perder” su categoría por considerarla inadecuada con los nuevos objetivos y las nuevas circunstancias socio económicas a las que debe dar respuesta la revisión de la ordenación general del municipio.
 - - Que las características de los terrenos mencionados en la zona de Motroiu-Azpi cumplen con las condiciones indicadas en los apartados 1.a y 1.b del Art.11 de la Ley 2/2006.
 - - Que todos los terrenos “idóneos para servir de soporte, previa su transformación urbanística, a usos urbanísticos” (Art.14.1.a) están sujetos a la necesaria priorización y dimensionamiento de los objetivos de desarrollo para el período que establezca el P.G.O.U.
…. 
Proponemos por ello que en la
 elaboración del documento definitivo del P.G.O.U se pueda
 reconsiderar la ordenación del ámbito A.3-“Axpe”,
 dejando a criterio del Ayuntamiento la valoración de las
 circunstancias mencionada en los terrenos de la zona Motroiu-Azpi.”
Euren
 Informeekin kontraesan baten aurrean gaude eta, era berean, Andoni
 Elorrieta jaunaren gidaritza politikoaren peko plangintzaren
 idazketa-taldeak PGOUn azaldutako helburu orokorrekin gauzatutako
 ondorio-faltaren aurrean ere, “hirigintza-hitzarmenak
 lehenagotik sinaturik zeudelako finkatutzat ematen baitzaie Unitate
 batzuei”
 etengabeko estaldura ematen zaielako, eta beste batzuk, ostera,
 birsailkatu egiten baitira inolako lotsa politikorik barik (urbano
 izatetik babesturiko landa-laborantzakora pasatuz), nahiz eta
 udaleko informe teknikoek “Lurzoru
 Urbanoaren”
 ezaugarri legal guztiak onartu.
Eta
 “ukiezin”
 aitortzen da helburutzat 46 etxebizitza libre San Kristobalen
 eraikitzeko helburua daukan EAJ/PNVren garaietako
 Hirigintza-hitzarmena eta, beraz, Zelaiondo UEDri (Viviendas de
 Vizcaya-Amenabar enpresaren jabetza denari) Motroilu Azpi UEDri
 ematen zaion tratamendu ezberdina ematen zaio. Beraz, gure beldurra
 da azken honen lau jabeak behartuko dituela epaitegira joatera euren
 interes ekonomikoak defendatzera, eta horrek oraingoak izan dituen
 ondorio segurki berdinak izango dituela, ikusita jurisprudentzia eta
 lurzoruaren Euskal Legearen idazketaren hurrengo artikulua:
“Artículo 11. Clasificación
 del suelo urbano.
1. Procederá la clasificación
 como suelo urbano de los terrenos ya transformados, que estén
 integrados o sean integrables en la trama urbana existente y asumida
 por el propio plan general que realice la clasificación:
- a) Por contar, como mínimo, con acceso rodado por vías pavimentadas y de uso público efectivo, abastecimiento de agua, evacuación de aguas pluviales y fecales y suministro de energía eléctrica en baja tensión; con dimensión, caudal, capacidad y tensión suficientes para proporcionar servicios adecuados tanto a la edificación existente como a la prevista por la ordenación urbanística.
 - b) Cuando los terrenos, aun careciendo de algunos de los servicios citados en el párrafo anterior, tengan su ordenación consolidada, por ocupar la edificación, al menos, dos terceras partes de los espacios aptos para la misma según la ordenación urbanística que para ellos se proponga. ...”
 
Barandiaran
 Alday Jaunaren eta 2007ko HERRI BATASUNAren proposamenaz gain,
 bazegoen, baita, ZAIN DEZAGUN URDAIBAI ELKARTEAk proposatutako
 aukera ere PGOUri egindako hurrengo bere proposamen eta
 iradokizunetan:
“3.1.1. .- Mejorar el diseño
 y calidad de la travesía urbana de la carretera  comarcal BI-2235 a
 su paso por Busturia mediante las siguientes medidas de cirugía
 urbana y vial: ...
- Retomar la idea de un vial paralelo previsto en las actuales N.S.P.U. en la zona de Etxergane con el fin de evitar accesos privados directos a la Comarca.
 
3.4.2. Potenciar actuaciones
 tanto hoteleras como hosteleras, todo ello en relación a la
 vocación turística del municipio, a situar siempre fuera de las
 áreas protegidas, entre otros: 
 
….
• Un Hotel similar en
 Etxergane dentro de la unidad urbana de Motrollu en la misma
 situación –incluso
 valorar la recuperaron de su diseño-- y dimensiones del antiguo
 palacio Arrotegi.”
 
 
Zoritxarrez,
 gaurko gobernu-taldeak ez du kontuan hartu planteaturiko hiru
 proposamenetariko bat ere, eta aurrera jarraitu da aurreko
 legegintzaldiko Hirigintza Zinegotziaren begi bistako “hanka
 sartzearekin,”
 goian aipaturiko ondorio juridikoekin. 
 
Bestalde,
 iturri paramunizipaletatik jakin dugu Udalak
 hirigintza-berrantolaketari buruzko proposamen mordo bat egin duela
 Etxegane edo Motroilu Azpi gunean, eta diotenez planteaturiko
 higiezinen negozioaren aukerak baino nahiago izan du Barandiaran
 Alday Jaunak hitzarmenean bilduriko indemnizazioaren dirua
 “poltsikoratzea,”
 eta, beraz, uko egin die proiektuen hautabide guztiei, hala
 eraikuntzakoei nola bere lursailean Hotel bat eraikitzeari.
 Alabaina, ez daukagu baieztapen horiek egiaztatzen dituen ez
 dokumenturik ez hitzarmenik.
EAJ/PNVren
 HITZARMENAREN LOTERIAREN SARIA
ikusi
 ditugu saritutako txartelari buruz hitz egiten duten EAJ/PNVren
 kartelak, baina 2007an sinatu zen hitzarmenaren ontasun ekonomikoei
 buruz hitz egiteko desegokiena EAJ/PNV bera da, orain jasaten ari
 garen hau bere alderdiko Alkatesa batek kudeatu eta negoziatutako
 hitzarmen bat betetzearen ondorio zuzena delako.
Ez
 da bidezkoa, ezta, “zorduntzeaz”
 edo hirigintza-politika txarrez hitz egitea ere, batez ere kontuan
 hartzen badugu bere alderdiko Alkateek nola kudeatu zituzten
 Madariaga Dorretxeko obrak IHOBEri eta bere arkitekto-taldeari “nahi
 zuten guztia egiten”
 libre utzita. Ildo horrek suposatzen zuen enpresa hori obren
 lizentziatik salbuetsita geratzen zela, eta ondorioz dagokion
 ICIO/EIOI (Eraikuntza, Instalazio eta Obren Udal Zerga) barkatzen
 zitzaiola. Ezin gara esan barik geratu, ezta, EAJ/PNVk 2007an
 egin zuen Busturiako PGOUren hasierako proposamenean Etxerganeko
 alderdi hori guztia, Ibarreta osoa eta Koloniako Gugenheim
 higiezinen espekulaziorako borroka-zelai handi bat bihurtzen zela,
 babes bereziko lurzoruak izan arren.
Gogoan
 izan, prentsaren esanetan, Madariaga Dorretxeko obrak 9,8 milioi €
 izan zirela (1.630.582.800 Pta);
 beraz IHOBE enpresak horren 0,05 ordaindu behar zuela, bere etxean
 obra bat egiten duten herritar guztiei kobratzen zaien obra-zerga
 bezala. Orduan, kopurua 490.000 €ra
 (81.529.140 Pta) igoko zen eta hori ez zela kobratuko ZAIN DEZAGUN
 URDAIBAI Elkarteak, AUZOARTEKOren laguntzarekin, justizia-epaitegira
 joanda egindako salaketak aurrera egin ez balu, han geratu baitzen
 frogatuta Madariaga Dorretxean ilegaltasuna EAJ/PNVk Udalean
 gehiengoa zeukanean egin zela  eta Arkitektoak eta Idazkariak
 “aldeko”
 informeak eman zituztela. Egia esanda, harriduraz egiaztatu dugu
 Aingeru Bideko gunean, hitzarmenak ukituriko arloa hau ere, 29
 etxebizitza egin direla tokiko hirigintza-araudian 26 baimendurikoen
 ordez; eta operazio hori EAJ/PNVren alkatea zegoela burutu zen.
Kanpoko
 iturrietatik jakin dugu (zeren Busturiako Udalak ez baitie ezer
 jakinarazten alde interesatuei Madariaga Dorretxeko Obren Lizentzien
 prozeduran) 2010ean 290.000 €
 inguruko kopurua kobratu zitzaiola IHOBEri  ICIO/EIOI bezala.
 IHOBEri obrengatik zegokion zergaren likidazioa aho batez onartu zen
 aurreko legegintzaldiko kontu-batzordean, beraz, baita, EAJ/PNVren
 aldeko botoekin ere.
A.
 ELORRIETAren TALDEAREN MONOPOLYA
Bestalde,
 ez da ulertzekoa BILDUko zinegotziek Hirigintza-arloan erakutsitako
 setakeria –jakitun
 gara Andoni Elorrieta Jaunaren zuzendaritza teknikoaren pean dela-,
 EAJ/PNVk Madariaga Dorretxean, Presapen, Zelaiondon, Zubialden...
 gaizki egindako guztia beretzat hartzeaz gain argi eta garbi
 urbanoak diren Motroilu-Etxeganeko lursailetan proposatutakoa
 bezalako “babesturiko
 nekazaritza-lurzoruen”
 burugabekerietara eroaten gaituen hirigintza-lerro apetatsu batera
 eramatea, Urdaibaiko landa-lurzoruko hektareak Gollebarren,
 Sakonetan edo Biezkon birsailkatzen direnean edo Bekoerrotako
 paduraren zati bat “lurzoru
 urbano”
 deklaratu nahi denean.
Bere
 aldizkarietan esaten denaren kontra, jokabide horiek ez dira lurzoru
 iraunkorraren plangintza-eredu bat; hori ateak itxita egindako
 hirigintzako loteria bat da eta txartelak gerizpean dagoen Troika
 batek banatzen ditu Busturiako herritarren izenean eta gero “hartu
 edo itxi”
 bezala planteatzen dute, hirigintza iraunkor bat lortzeko
 behar den derrigorrezko adostasunetik guztiz urrun.
Ez
 dakigu, ezta, BILDUk nondik atera duen Barandiaran Alday Jaunak bere
 lursailean bizitza bakarreko txaletak eraiki gura dituela, guk
 dakiguna baita jaun horrek hitzarmenean nahi zuena Aingeru Bidekoen
 antzeko bloke txikien tipologia zela; hor ibai: promozio librekoak
 edo “luxuzkoak.”
 Ez dakigu, ezta, zein iturritik irten den hurrengo baieztapena, hau
 da, Madariaga Dorretxea ez dela Busturiako Udalaren jabetza, hori
 hitzarmenean bertan agertzen baita; gertatzen dena da gaur 30
 urtetan “erabiltzeko
 laga zaiola”
 Eusko Jaurlaritzari.
Ziur
 gaude BILDUko batek baino gehiagok, gauzatutakoa aztertu,
 autokritika egin eta egindakoa desegin beharrean, leiho guztiak
 zarratuko dituela eta salatuko gaituela Barandiaran Alday Jaunaren
 interesak defendatzen ditugula esanez. Baina hori errealitatetik
 urrun dago, zeren Ezker Abertzale barrutik eta kanpotik talde hau
 eratzen dugunok behin baino sarriago proposatu dugu Busturiako
 gobernukoek aplikatzeko daukaten eskumena –gaur
 ere dutena- eta Barandiaran Jaunari lursail horiek legez
 desjabetzea, ez dituelako bere kostura urbanizatu eta ez duelako
 eskatu dagokion obra-lizentzia 1997an indarrean sartu eta hurrengo
 zortzi urteetan, hori baita bere betebeharra. Hori bai badela,
 hirigintza iraunkorra; eta ez udalerri erdia hirigintza-arloan
 lurgorri eduki eta jabeei utzi ondasun mugatu eta urriarekin,
 lurzoru urbano eraikigarriarekin, espekulatzea. 
 
Busturian
 BILDU (EA eta Ezker Abertzalea) osatzen duten alderdiek hementxe dituzte euren
 erantzukizun politikoak, eta azaldu beharko lituzkete zeintzuk izan
 diren arrazoiak euren taldeko zinegotziak dagokien laguntzarik barik
 uzteko, sektoreko politika zuzenen jarraibideak seinalatu barik eta
 beharrezko lege- eta hirigintza-aholkularitzarik barik lagata, eta
 euretariko bakoitzak –pertsona-mailan-
 hirigintza-plangintzaren idazketa bezalako gai hain konplexu batean
 botoa emateko orduan eskua jasotzen dutenean hartzen dituen
 erantzukizunen berri eman barik
AUZOARTEKO
Udalgintzataz
 Hiritar Iritzi-Kolektiboa
zehaztasun pare bat:
zehaztasun pare bat:
Gaurko datan hartu dugu
Administrazio-espedientearen dokumentazioa. Irakurtzen ari gara eta
ahal denik eta arinen argitaratuko dugu bere edukietariko baten bat
Web orrialdean. Orain
egin beharrekoa hurrengo datuak zuzendu edo gehitzea da.
1.- Madariaga Dorretxea
Udalak eskuratzearen gainean bi hitzarmen daudea.  Bat, udaberrian
negoziatua eta 2000eko urrian Begoña Alegria
Andreak sinatua eta beste bat, izena
“gehikuntza” duena, 2007ko martxoan Javier
Gondra Jaunak sinatua eta betetzea 2009ko
abenduaren 31ra luzatzen duena.
2.- GUILLERMO BARANDIARAN
ALDAY Jaunak hirigintza- eta jabetza-eskubideak Jose
Maria Arbe Villanueva Jauna administraritzat daukan
IMMOBILIRIA "AINGERUBIDE SL”ri lagata dizkiola eta hau izan
dela epaitegietara jo duena hirigintza-hitzarmena
ez betetzeagatik dagokion kalte-ordainen
dirua eskatzera.
3.- EAJ/PNVk 2007ko neguan
onartu zuela hasiera batean Tokiko Arkitektoari agintzea idazteko
Tokiko Hirigintza Arauen aldakuntza puntual bat eta AGINDU HORI EZ
ZELA GAUZATU ez legegintzaldi hartan (Gondra
Alkate) ez hurrengoan (Lartitegui
eta Elorrieta alkateak).
4.- Ostera, Udalak beste
hau gauzatzen du Javier Gondra Jaunaren
agintaldian, hots: garai hartan idazten ari
zen PGOUren aurrerapenean (2007ko bertsioa) plangintzan
aldaketa puntual bat egitera behartzen zuen
hitzarmen berrian itundutakoa inola ere ez dena sartzen du. Hau da:
"Motroilu-Azpi" unitatea aurreikusten da guztira 45
etxebizitza-unitate dituzten bost blokerekin, euretariko %50a Babes
Publikoduna izan beharko litzatekeena (erdia tasatua eta erdia VPO).
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN:

Comentarios