| 
  ||||||
    
  | 
  ||||||
 Alternatibaren Gipuzkoako koordinatzaile Xabi Sotok gaur ohartarazi du 
Bateragune auzia dela eta “auzipetutako lagunak kartzelan mantentzeko 
inolako logika politiko zein etikorik ez” dagoela. Bihar, larunbata, 
urriak 13, hiru urte beteko dira atxilotu zituztenetik. Era berean, 
Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Rafa Díez, Miren Zabaleta eta Sonia 
Jacinto preso jarraitzeak “Espainiako gobernu ezberdinek ideiak 
kriminalizatzeko izan duten joerari eta mendeku politikei” besterik ez 
diela erantzuten ziurtatu du. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta 
sozialok Arkaitz Rodriguez euskal preso politikoaren arreba den Enara 
Rodriguezek salatutako gertakariaren aurrean gure jarrera adierazi nahi 
dugu. Enara Rodriguezek bere neba Arkaitz bisitatu eta gero Donostiara 
itzultzeko bidean beste kotxe baten mugimendu arriskutsuek A-12 
autobiatik irtetera behartu zutela, bere bizia arriskuan jarriz. 
Gainera, Enara Rodriguezek autobiatik kanpo zegoela kotxea geldiarazi 
zuela kontatu zuen. Orduan lehengo kotxean zeuden gizonezkoek beraien 
polizia plakak erakutsitakoan Enara kotxetik atera, ostikoka jo, 
iraindu, ukitu eta bortxatzearekin mehatxatu zuten. Badirudi oso luze 
egin zitzaizkion bost minutu pasa ondoren joaten utzi ziotela. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Oskar Matute zerredakideak, ezkerraldea eraldatzera goazela adierazi 
zuen, gure eredua martxan jarriaz: pribilegioak murriztu eta eskubide 
sozial eta sistema publikoan inbertituz. Lehentasuna, hezkuntza, 
osasungitza eta eskubide sozialetan ezarri zuen eta  ez inolako ekarpen 
sozialik egiten ez duten azpiegitura faraonikoetan.Honi gehituz, egoera 
honetara ekarri gaituztenak eta Ezkerraldea Euskal Herriko langabe 
gehien dauzkan eskualde izatea eragin duten horiek euren poltronetatik 
ateratzeko ere gure indarra azpimarratu zuen. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 EHBilduko hautagai eta Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek Euskal 
Herriak duen "aukera historikoaz" ohartarazi du,"ezker subiranistak 
Eusko Legebiltzarrean gehiengoa izateko aukera duelako". Zornotzan egon 
da etorkizuneko lan-baldintzaz eta euskal baserritarren eskubideaz hitz 
egiten. EHBilduk, natura txikitzen dutelako azpiegitura erraldoiak alde 
batera utziko dituela azpimarratu du eta orain praktikatzen den 
kontsumo-eredu honekin bukatuko dutela ere jakinarazi du. Laura 
Mintegiren hitzak errepikatuz ‘moztu behar den gauza bakarra, 
pribilejioak direla’ adierazi du. Euskal Herriak pribilejiorik gabeko 
eredu bat behar du eta horretan ari gara lanean. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Mahai Internazionalistatik, halaber, garaipena “ohartarazpena” izan 
dadila espero dute, Amerikan zein Europan: “Masa komunikabideak munduan 
zehar prozesu burujabeen inguruan desinformatzeko joera badute ere, 
krisi garai honetan, herritarrek ondo dakite bereizten zeintzuk diren 
gure bizitzak hobetzeko asmoz sortutako aldizkatzek eta zeintzuk doazen 
merkatuen eta transnazionalen eskutik, bidegabekeriara eta eredu 
jasangaitzak proposatzera”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Oskar
 Matutek eta Maribi Ugarteburu azaldu dute Jaurlaritzara iristen 
denerakoEH Bilduk hartu duen konpromisoa: "etxe-kaleratze bat bera 
gehiago ere gerta ez dadin neurri zehatzak jarriko ditu. EH Bildurekin 
ez du inork etxebizitza galduko". Gogoratu dute egunero 14 pertsona 
geratzen direla etxe gabe. "Eta horietako batzuk Kutxabank bezalako 
erakunde batek uzten ditu kalean. Gero, solbentzia maila handia duela 
goraipatzen du, baina ulertezina den arren, herritarrak kalean uzten 
jarraitzen du", salatu dute. "EH Bilduk neurriak proposatuko ditu 
herritarrek etxea ez galtzeko", laburtu du, "eta beraz, ez dugu onartuko
 erakundeek arazo honen aurrean beste alde batera begiratzea". 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
     
  | 



Comentarios