Euskal alderdi politikoak eta software librea; berriz martxan da


software-libre

Euskal alderdi politikoak eta software librea; berriz martxan da softwarelibreanahidugu.org



Urriaren 21ean Euskal Autonomia Erkidegoan burutu behar diren hauteskunde autonomikoak ikusgai, softwarelibreanahidugu.org plataformako kideek lehendakaritzarako hautagai diren guztien jarrera ikusi nahi izan dugu. Bost galderez osatutako galdetegi bat prestatu dugu horretarako, eta, bederen EAEko lurralde batean, aurkeztutako alderdi eta asoziazio iragankorrei posta elektroniko bidez bidali dizkiegu.

Jasotako erantzunekin burutuko dugun dokumentu baten jasotako erantzunak urriaren lehen astean aurkezten ditugu. Azaldutako materiala gure manifestua sinatu duten milaka pertsonentzat eta software librearen alde dauden euskaldun guztientzat interesgarria izango delakoan gaude. Galderak hauek izan dira:
  1. Egun bizi dugun krisi ekonomikoaren egoeran, Software Librea potentzian merkeagoa dela (lizentziak dohakoak dira) eta lekuan-lekuko lana bermatzen duela jakinda, Eusko Jaurlaritzak honen erabilera giza-esparru guztietan sustatzeko esfortzua egin beharko lukeela uste duzu? Eta ados al zaude erabilera hori sustatzeko biderik onena, gure inguruko geroz eta erakunde gehiagok egiten ari diren bezala (Extremadurako Junta, frantziako polizia, gobernu alemaniarra, Bolzano eskualde italiarra, etab.), euskal administrazio ezberdinetan Software Librearen erabilera ohikoa bihurtzea delako iritziarekin?
  2. Lehendakaritzarako hautagai gisa, eta tresna libre eta baliokideak (OpenOffice, Firefox, etab.) badaudela kontuan izanik, zentzuzkoa deritzozu euskal gazteak hezteko software pribatiboetara (Microsoft Office, Internet Explorer, etab.) horrenbeste baliabide ekonomiko ez zuzentzearen alde lan egiteari? Laburki zergatia azal zenezake?
  3. Ez duzu uste e-administrazioetarako sarrera euskaldun guztientzat baldintza berdinetan behar litzatekeela izan? Hortaz, zein da zuen egitasmoa estandarrak betetzen ez dituzten eta, ondorioz, erabiltzaile bakoitzarentzat diru kopuru jakina balio duen enpresa zehatz baten softwarea erabiliz baino bisitatu ezin daitekeen webguneekin?
  4. Urriko hauteskunde autonomikoetan lehendakari hautatua izanez gero, Software Librea eta formatu irekien erabilera gizartean sustatzeko eta euskal administrazio publikoetan estandar bihurtzeko zein hobekuntza zehatzekin hartuko zenuke konpromisoa?
  5. Eskutitzaren hasieran aipatutako administrazio publikoetan Software Librea erabiltzeko manifestua sinatu duzu? Zergatik?
Informazio gehiago jasotzen dugunean informe bat argitaratuko dugu. Lagundu gaitzazu hau Twitter eta bestelako sare sozialetan mugitzen: #qsl12 edo #slnd12

Comentarios