| 
  ||||||
    
  | 
  ||||||
 Alderdi politiko, gizarte erakunde eta sindikatuei galdetu nahi diegu: 
zer gertatzen da?, zer ari zarete egiten gure oinarrizko eskubideak 
lotsagabekeriaz zapaltzen dituzten bitartean? Ez al dugu ikusten 
estatuak eta eliza katoliko apostoliko erromatar sakro-santuak, gure 
autonomia eta erabakitzeko askatasunaren aurka eragindako eraso honek, 
langile klaseak pairatzen dituen murrizketa bortitzekin duen harremana?,
 ez al duzue ulertzen langile klasearen eskubideen murrizketak eta 
emakumeen menpekotasuna eskutik datozela? Nola ez, murrizketei kalean 
aurre egiteko larrialdiarekin eta beharrarekin bat gatoz, murrizketok 
Euskal Herrian ez ezartzea exijitzen dugula. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibako Mahai Feministako bozeramaile Begoña Vesgak Eusko 
Jaurlaritzak atzo hartutako erabakia salatu du, Jaizkibel konpainiari 
datorren larunbaterako alarderako prestatzeko entseguetan Jaizkibel 
konpainiak eskatutako ibilbidea debekatu baitzuen Herrizaingo Sailak: 
“Deitoragarria eta guztiz onartezina da pertsona guztien eskubideak 
babestu eta, horrexegatik, emakumeen kontrako bazterketa ekidin behar 
duten erakunde publikoek alarde publikoa eta parte-hartzailearen alde 
egiten dutenak marjinatu eta ikusezin bihurtzearen aldeko apustua egitea
 berriz”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Curro Cuberos, SAT Andaluziako Langileen Sindikatuko Alcala de 
Guadairako militanteak Alternatibak antolatutako hitzaldian parte hartu 
zuen joan den abuztuaren 24an, Bilboko Aste Nagusian eta Zaratas 
konpartsaren laguntzari esker, haien txosnaren megafonia laga 
baitziguten. Hitzaldi guztiz irekia izan zen, Cuberosek sindikatuaren 
inguruko aurkezpena egin zuen, haren ibilbidea zein helburuen berri 
emanda. Horren ostean, hainbat lagunen galdera eta hausnarketei erantzun
 zien ordubetez. Hemen izan genuela, AlternaTBn elkarrizketatzeko aukera
 baliatu dugu. Besteak beste, SATeko borrokaz, Mercadonan eginikoaren 
moduko ekintza arrakastatsuen inguruan edota Hego Euskal Herrian 
irailaren 26rako deitutako greba orokorrerako deialdiaz galdetu diogu 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibatik “maskaratutako estrategia” sumatzen dute, konponbidean 
dagoen gatazka iraunarazteko ahaleginetan ari direnen partetik, 
“elkarretaratze baketsuak legez kanpo utzita oztopoak jarri besterik ez 
dute nahi, Euskal Herriko kultura eta komunikazio alorretako ordezkari 
adierazgarriek deitzen dituztenak ere”, besteak beste, Txaro Arteaga, 
Joan Mari Irigoien, Andoni Egaña edota Martxelo Otamendi bezalako 
lagunek Donostitik Arrasatera deitutako martxa kasu, Auzitegi Nazionalak
 atzo debekatu zuena. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibak argi esan du: “Bada garaia krisitik ateratzeko ezkerreko 
eredu baten aldeko apustua egitekoa, sistema kapitalistak eraman gaituen
 prekarietate egoera eta eskubide sozialen murrizketen aurrean dugun 
aukera bakarra delako”. Matuteren hitzetan, hauteskundeak aurreratzeak 
“ateak zabaltzen dizkio Legebiltzar benetan demokratikoa sortzeari, 
indar politiko guztiak ordezkatuta izango dituen Legebiltzarrari, eta 
baita herri honetako ezkerreko indarren bat egitearekin etorriko den 
benetako aldaketa sozialari”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
| 
      | 
   ||||||
| 
    | 
  ||||||
| 
     | 
  ||||||
| 
      | 



Comentarios