|
||||||
|
||||||
![]()
lternatibatik SATeko militanteen atxiloketak gelditzeko exijitu du,
“aberatsenak babesten dituen gobernu baten menpekotasunari bakarrik
erantzuten diotelako, herritar xumeen egoera larria arintzeko ezer
egiten ez duen bitartean”. Alderdi ezkertiarreko ordezkariak, halaber,
Mercadona bezalako elikadura sektoreko supermerkatu kateek zaborrera
botatzen duten elikagai kopuru handiaz ohartarazi du, gero eta pertsona
gehiago pobrezian bizi direnean.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Antonio Basagoitik eta beste hainbatek asteotan botatako astakerien
ostean, EhBilduk Elikadura Subiranotasunaren aldeko lan taldea martxan
jarri izanaren harira; argigarria izan daiteke elikadura
subiranotasuntaz ari garenean zertaz ari garen argitzea. Bide honek
horretarako aukera bikaina ematen du oso modu errazean (gazteleraz baino
ez dago).
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibatik bidegabea deritzote herritarren gehiengoari botikak
ordainarazi eta gizarteko sektorerik ahulenetako bati osasun estaldura
kentzeari. Gainera, ezkerreko bozeramaileak azpimarratu duenez, “ustez,
33 milioi euro aurrezteko besterik ez du balio, Espainiako Aurrekontu
Orokorrek aurten AHTeko lanetarako aurreikusitakoaren hamarren bat
beraz”. Kopuru horri, halaber, “sistema berria ezarri eta kudeatzeak
dakarren gastua kendu beharko zaio”. Gogorarazi du, bestetik, EAE,
Nafarroarekin batera, Espainiako Erresuman industria farmazeutikoarekiko
zor gutxien duen erkidego autonomoa dela.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Espainiako Erresumako Presidente Mariano Raxoik lepora zuzendutako
labankada eman die herritarrei, murrizketa, BEZaren igoera eta kotizazio
sozialen beherakada - langileen soldataren zati bat jaitsita- deitu
arren. Erasoa justifikatzeko, Aznarren ondorengoak “sakrifizioa onartu
eta zerbaiti uko egiteko” unea heldu dela ziurtatu zuen, bestela,
“sakrifizioak alboratu eta guztiari uko egin” beharko litzaiokeelako.
Banka ahalguztiduna odol eske ari da, eta ez du inongo aingerurik
bidaliko Abrahamen eskua geldiarazteko. Herria da bere kateak eskatu
beharko dituena, sakrifizioak orain onartzeak guztiari uko egitea
ekarriko baitu.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
PNVk PPrekin bat eginik, aurrezki kutxak banketxe pribatu bihurtzeko
asmoa salatu behar dugu eta gizarte ekintzaren edo kapital publikoaren
inolako arrastorik ez uztea. Euskal kutxak fundazio bihurtzeak bere
sorrerako helburua alboratzea suposatuko du, gizarte ekintzaren
desagerpena ekarriko du eta pribatizazioaren bideari ateak irekiko
dizkio. Horretarako egin dute ituna PPk eta EAJk administrazio
kontseiluan botere osoa eskuratzeko, beren eredu eta apustua
Kutxabank-en etorkizuna esku pribatuetan uztea delako, eta horretan PSEk
babesa adierazi die.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios