| 
 | 
  
   
     
       | 
     2012ko Uztaila | 
      
 
 | 
  
   | Aldizkari Feminista 5  | 
  
 | 
       Emakumeak, etengabeko krisian 
Bereziki adierazgarria da ugalketa eta zaintza lanekiko mespretxua eta 
ikusezin bihurtzeko joera, ia bere osotasunean emakumeek garatutako 
lanak. Ez dezagun gure burua engainatu, ekonomia ospetsua – erreala zein
 finantzaria- izebergaren punta da, ugalketa lanean oinarritzen dena eta
 desagertzekotan sistema osoa ondoraraziko lukeena. Argi eta garbi esan 
behar dugu, emakumeok bizitza eta planeta daramagu gure sorbalden 
gainean, merkatua eta ekonomia ofiziala existitzen badira ugalketa 
lanari esker besterik ez da; noski, lan ordaindu gabea edo prekarioa. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     
       Alternatibak erakundeetako ordezkariei eta herritarrei dei egin die alarde mistoa babes dezaten Irungo kaleetan 
Alternatibako Mahai Feministako bozeramaile Amaia Agirresarobek 
instituzio guztiei eta Irungo herritarrei dei egin die gaur, alarde 
mistoa osatzen duten konpainiak babesteko kalera atera daitezela bihar, 
“benetan publikoa den alarde bakarra, parte-hartzailea eta bazterketarik
 gabekoa sostengatzeko”. Babes honek bilatu behar duena, alarde mistotik
 aldarrikatzen dutenez, “etorkizunean alarde bakarra egotea da, 
parekidea eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei zabalik”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     
       Alarde sexistak, Gipuzkoarako lotsagarriak 
Ez zaigu axola gehiengoa emakumeen parte-hartze parekidea ekiditzearen 
alde egotea. Ez da gehiengo kontua, eskubideena baizik. Eskubideak ez 
dira ez bozkatzen, ezta negoziatzen, konkistatu egiten dira. Eta behin 
konkistatua, berriz ez galtzeko borrokatu egiten da, emakumeok oso ondo 
dakigunez. Gehiengoen jokoaren menpe jarriko al ditugu adierazpen 
askatasuna, pertsonen segurtasuna edota erlijio askatusuna? 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     
       Homofobiaren eta transfobiaren irakurketa transfeministarantz 
Zenbait sektore feministak kritikatu egin dituzte gay, lesbiana, 
transexual eta bisexualen inguruko hainbat ildo politiko, lesbianak 
ikusezin egin dituztelako askotan, eta gizonezko homosexualei 
lehentasuna eman dietelako erabakiak hartzerakoan. Adibidez, gaurko 
egunean, nazioarteko egun honetan, lesbofobia hitza ez da agertu ere 
egiten, lesbianak ikusgai egiteko ariketa eta ekintza positibo gisa. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     
    
    
    
      
        | 
      Alternatibaren ALDIZKARI Feministara  
HARPIDETU | 
       
 
 | 
    
 | 
     
 
 | 
  
    
      
      Aldizkarian harpidetua zaudelako jaso duzu e-posta hau? 
Harpidetza kendu nahi badezu, hona jo. |  
 
 | 
 
Comentarios