Giro aparta Larragoko lehenengo igoeran


Giro aparta Larragoko lehenengo igoeran

2012/06/11
Nork

Larragoko lehenengo txirrindulari igoera “arrakastatsua” izan da, Busturiako Txirrindulari Taldetik jakinarazi dutenez. Taldeko kideen berbetan, 26 txirrindularik emon zuten izena, eta lasterketa antolatzen duten lehenengo biderra izateko, “pozik” daudela diote. Busturikoa eskualdean antolatu duten zikloturisten lehenengo lasterketa izan da, eta horrenbestez, datozen urteetan txirrindularitza zale gehiago batzea espero dute antolatzaileek.
Diotenez, “giro ederra” egon zen erlojupeko lasterketak iraun zuen bitartean, eta parte hartzaileak gustora amaitu zuten proba. Hala, helburu nagusia bete dutela deritzote txirrindulari taldekoek. “Parte hartzaileek pozik amaitzea gura genuen, ahoz ahokoa oso garrantzitsu baita datozen urteetan zikloturista gehiago batzeko” nabarmendu dute.
Denborarik onena Larragoko helmugan, Arsenio Gonzalez (1960; Burgos) Gatikan bizi den txirrindulari profesional ohiak ezarri zuen, C mailako garaikurra irabaziz. Gonzalezek 10 minutu eta 46 segundu behar izan zituen Altamiratik Larragora joateko.



Comentarios