|    ||
Gehienei ez zaie harrigarria irudituko PPk Hezkuntzan eta Osasunean  murriztea, kanpainan agindutakoaren aurkakoa bada ere. Mendekotasun  Legea ere dekretu bidez geldiarazi dute, eta ondorioz mendekotasun  moderatuaren maila larriena pairatzen dutenek diru-laguntzak askoz  beranduago jasoko dituzte. [+] Gehiago ikusi        |       ||
Izaera publikoa kalean defendatu beharra dugu, eremu estrategikoa eta  oinarrizkoa da. Guk ere badugu estrategia. Haiek geldiarazi behar  ditugu, garaiz gaude. Aurre egin behar diegu, erantzuteko ardura dugu,  borroka eta konfrontazioa gakoak izan behar dira abagune historiko  honetan. Banka publikoa, soziala eta gardenaren alde. Pribatizazioari  ez! [+] Gehiago ikusi        |       ||
Amaitu berri den urtean nazioarteko egoerari dagokionez, politikoki  eragin izan duten gertaeretako bat azpimarratu behar bagenu, mundu  mailako krisiarekin, Europako konstituzioaren porrotarekin edota  Durbanen klima aldaketari aurre egiteko ezintasunarekin batera, askoz  ere oihartzun txikiagoa izan duen gertakaria eman da, ondorio politiko  garrantzitsuak dituen arren: Europako sozialdemokraziaren heriotza, hain  zuzen ere. [+] Gehiago ikusi        |       ||
Alternatibak “akats deitoragarria” deritzo emakumeen kontrako  indarkeria segurtasun publikoaren arazo gisa jorratzeari, konponbidea  bide polizialetan egongo bailitzan. Etxartek gogorarazi duenez,  indarkeria matxista gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen  “adierazpenik bortitzena da, baina ez bakarra”, hartara, “indarkeria  emakumeen diskriminazioarekin eta zapalkuntzarekin zerikusirik izango ez  balu bezala jorratzea atzerapauso larria litzateke, eta berdintasun  politiken alde lan egin duten pertsona guztien kontra egitea,  Herrizaingo Sailak aferaren erdigunetik kendu nahi baititu” . [+] Gehiago ikusi        |       ||
Herri honetako eragile sozial, sindikal eta politikoek, bakoitza bere  esparruan eta ahal balitz denok batera, martxan dagoen erreforma  neoliberalari eta zentralizazio prozesuari aurre egin beharko geniokeela  uste dugu. [+] Gehiago ikusi        |       ||
Alternatibak, aurretik PSOEk onartutako erreformak “gabezia handiak”  zituela salatu zuena ez zuelako abortua zigor kodetik ateratzen eta  sistema publikoan abortatu ahal izateko bermeak jartzen ez zituelako,  “iraingarria” iritzi dio ministroak “bizitzaren defentsa” gisa  aurkezteari benetan “patriarkatuaren indarkeriaren aldaera bat” dena. [+] Gehiago ikusi | 

Comentarios