Alternatibaren Nazio Koordinakundeak udal eta foru hauteskundeen inguruko hausnarketa plazaratu du

Alternatibak joan den igandeko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak ospatu ditueta asteazken honetan bere Nazio Koordinakundea elkartu dela, honako hausnarketak plazaratu nahi dizkio euskal gizarteari.


-Alternatiba Euskal Herriko ezkerraren elkarlana berregiteko prozesuan parte hartzeko jaio zen. Igandeko emaitzek agerian utzi dute Bildu urrats handia izan dela artikulazio prozesu honetaneta Alternatibako gizon-emakumeek lan handiarekin eta ilusioz parte hartu dute bertan.

-Alternatibak pozik egoteko arrazoiak ditu, Euskal Herriko herritarrek aldaketa politiko, sozial eta ekonomikorako ilusioa eta itxaropena haien botoetan eraldatu dituztelako. Euskal Herriko erakunde ugarietan eskuina ordezkatzen duten EAJ, PP, PSE eta UPNri aurre egin ahal izango dien eragilea indartzen jarraitzeko apustuaren alde egiten jarraituko dugu, besteak beste, haien politika neoliberalek eragindako krisia herritarrei ordainarazi dietelako.

-Alternatibatik badakigu erantzukizun handia dela Bilduko hautagaiek Hego Euskal Herrian jaso dituzten 313.000 botoek adierazten duten konfiantza kudeatzea, baina inolako beldurrik gabe onartzen dugun erronka da, batzuek diotenaren kontra, jakin badakigulako udal eta foru programak egiteko orduan lan handia egin dela. Bestetik, Alternatibak erantzukizunhori herritarrekin partekatzeko apustua egiten dugu, benetakoa demokrazia parte-hartzailea bultzatuta.

-Igandeko emaitzekagerian utzi dute Bildu koalizioa osatzen dutenen batuketa baino gehiago dela eta ez dugu ahaztuko proiektu itxaropentsu honek lagun oso ezberdinen botoa erakarri duela, Bildun lanabes desberdina eta beharrezkoa ikusi dutenak.

-Hauteskundeen osteko itunei dagokionez, Bilduren helburu nagusienetako bat euskal ezkerrak aniztasunetik bateratzea zela gogorarazi nahi du Alternatibak, eskumari aurre egiteko hain zuzen ere, indar eskuindarrek erabateko adostasuna lortzen dutelako aurrekontu antisozialak onartu, lan eskubideak murriztu eta kapitalaren interasak lehenetsita gobernatzeko, pertsonen eskubideen gainetik. Horregatik, Euskal Herrirako aldaketa politiko eta sozialerako programa politikoa eta sozialaren aldekoa pustua berretsi nahi dugu, herritarren gehiengo batek babestu duelako, eta hala egin behar dugu erakundeak gidatuta emaitzek hala agindu dutenean zein oposizioanegonda. Izan ere, Bildurenapustua,kanpainan adierazi dugun bezala, epe luzerakoa da, eta euskal ezkerrak badu bide luzea egiteko ahalmena eta ikusmena, demokrazia parte-hartzailea, patriarkatuaren aurkako borroka, ingurumenaren eta natur baliabideen babesa eta justizia soziala aldarrikatzeko.

-Azkenik, ia hamarkada baten ondoren euskal gizarteak askatasunez bozkatzeko aukera izan duela txalotu nahi dugu Alternatibako gizon-emakumeok, baina ezin dugu ahaztu hainbat oztopo gainditu behar izan ditugula eta oraindik ere badirela parte-hartze politikoa debekatuta duten milaka herritar. Garai politiko berriek pertsona guztien eskubide guztiak errespetatuko dituen egoera eraikitzea ahalbidetuko dutela sinetsita, Alternatibak inolako bazterketarik gabeko hauteskundeak espero ditu hurrengo bozei begira, salbuespen legeak gaindituta. 
og., 2011/05/26 - 10:39
http://alternatiba.net/
 

Comentarios