JANTOKIETAKO EMAKUMEAK EZ GARA AENAko KONTROLATZAILEAK ESKOLA JANTOKIETAKO ERREALITATEA

JANTOKIETAKO EMAKUMEAK EZ GARA AENAko KONTROLATZAILEAK
ESKOLA JANTOKIETAKO ERREALITATEA
ZABALDU!!!


Jantokietako langileak aspalditik daude euren lan baldintzen alde borrokan eta zerbitzuaren kalitatea hobetu behar dela aldarrikatuz. Bi gauzak erabat lotuak daude, lan baldintzen araberakoa delako eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea. Zerbitzua negozio bat dela ulertzea dago lan baldintza txarren atzean, dirua ateratzeko bide bat, eta dirua ateratzea da lehentasuna. Gurasoek zerbitzu on bat nahi dute euren seme alabentzat, jantokietako langileak ere bai, horretarako ari dira borrokan.

Jantokietako langile batek, emakumeak gehin gehienak, 350 euro inguruko soldata dauka bataz beste. Orain egiten ari diren grebaren aurrean jantokietako langileak AENAko kontroladoreekin parekatu dituzte. AENAko langile batek bi ordu lan egin behar ditu diru hori ateratzeko, jantokietako langileak egunean bi ordu hilabete osoz. Eta hau ez da jantokietako langile guztien egoera, lanordu gutxiago egiten dituzten emakumeak daudelako, araberako soldatarekin. NORK JARRIKO LUKE AUZITAN SOLDATA HORI DUEN GIZON TALDE BATEK BORROKA EGITEA EUREN FAMILIAK AURRERA ATERATZEKO EZINBESTEKOA DUTEN SOLDATA DUIN BATEN ALDE? Emakume hauek jasaten ari diren eraso mediatikoaren atzean matxismo hutsa dago. Eta oraindik orain, emakume langileen eskubideak bigarren mailako kontua dela ulertzen duen jende gehiegi.

Jantokietaz ari gara hitz egiten, gaur egun ezinbestekoa den zerbitzu bat eta horregatik ditu gatazka honek dituen ondorioak gurasoen eta inguruko senideen eguneroko bizitzan. Hori kontutan hartzea exigitzen zaie emakume hauei euren borroka egiteko orduan. ZERGATIK EZ ZAIO HORI ADMINISTRAZIO PUBLIKOARI EXIGITZEN? Eurena da zerbitzu publikoak ziurtatzearen ardura, eta beste edozein zerbitzutan horrela dela ulertzen da. ZERGATIK EZ ZAIE HORI EXIGITZEN ZERBITZUA ESKAINTZEN DUTEN ENPRESEI? Zerbitzua behar dugulako eta errazagoa ikusten dugulako emakume hauek amore ematea boterea duten enpresek zerbitzuaren garrantzia eta kalitatea euren irabazien aurretik jartzea baino.

Langile hauek amore ematea da enpresa eta administrazioaren helburua eta horretarako gurasoen presioaz baliatzea da kontua. Enpresekin bat egitea aukera bat da, guraso elkarteak eta komunikabide gehienek horrela egin dute, eta atzetik guraso asko eta askok. Baina badago bigarren aukera bat: zenbat eta gehiago izan zerbitzua irabazien gainetik jarri behar dela aldarrikatzen dugunak eta enpresei hori eskatzen diegunak, orduan eta gertuago gatazka hau behingoz konpontzea.

Azken kontu bat, enpresaren irabaziak ziurtatuak daude baita eskatzen diren aldarrikapen guzti guztiak onartuko balituzte ere.
"KONPONBIDE DUIN BAT GUZTIONTZAT"
ZABALDU!!!

Comentarios