Errigotiko alkatea salatzea aztertzen ari da Bildu

Errigotiko alkatea salatzea aztertzen ari da Bildu

2011/05/26
Nork Gernikaldeko Hitza

Errigoitiko alkate Iñaki Madariagaren aurka epiategian salaketa jartzearen aukera aztertzen ari da Errigoitiko Bildu. Izan be, huateskunde egunean zenbait irregulartasun ikusi eta salatu zituzten, Madariagaren aurkakoak. Besteak beste, herritarren botoan eragin zuela diote Bilduko kideek. «Kanpoan ginela autoan heldu zen, eta edadeko andra bati botoa eskura zelan emoten zion ikusi genuen»,azaldu du Bildu. Bertan zen ertzain batek be hori bera ikusi zuela eta deklaratzeko prest zegoela azaldu zien Bilduko kideei. Gertaera hori aktan jasotzeko eskatu zuten koaliziokoek.


Ordubetera be antzeko zerbaait ikusi zutela azaldu dute. «Botoaren itxura eta tamaina zuen gauza zuri bat emon zzion alkateak andra bati. Madariagak dio ez zela botoa izan, baina hori be aktan jasotzeko eskatu genuen».

Errolda inpugnatu

Hauteskunde egunean aktan jasotako irregulartasunak argudiatuz, Errigoitin egindako udal hauteskundeak inpugnatu zituen Bilduk astelehenean. Hauteskunde egunean grabatutako bideo bat be aurkeztu zuen Bilduk epaitegian. «Halanda be, gure salaketak ez du aurrera egin eta hauteskundeak ontzat emon dituzte».


Era berean, hauteskunde-errolda be inpugnatu egin zuen Bilduk, bertan «susmagarriak» ziruditen zenbait errolda zeudelako. «Herrian bizi ez den jendea agertzen zen erroldatuta; horietako batzuk, gainera, debora gutxitik hona erroldatutakoak».


Guztira 22 lagun zenbatu zituzten Bildukoek, «eta horietatik zortzi ziur geunden ez direla Errigoitin bizi». Hala, hauteskundeetan boto gehiago lortzeko rroldatu ez ote dituzten zalantza argudiatuta inpugnatu zuten errolda. «Bere etxean erroldatuta daauden hainbat lagun edota eraitsitako etxe baten helbideagaz erroldatutako beste bi lagun, esaterako».


Zerrenda inpugnatu arren, onartutzat emon zuen hauteskunde batzordeak.

Comentarios