Lurraldea zaintzeko bost erakunde diruz lagunduko ditu Ingurumen sailak
2010/11/16 Nork Gernikaldeko Hitza
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak lurraldea zaintzeko  bost erakunderen lana babestuko du. Euskal Autonomia Erkidegoan  estrainekoz jarri du martxan Ingurumen sailak eredu hori, eta Urdaibain  abiarazi du proiektu pilotua. Horren bitartez, lurraren jabeek eta  irabazasmorik gabeko  erakundeek akordioa sinatu dute, lurraldea  zaintzeko. Gaur egin dute Udetxean proiektu pilotu horren emaitzen aurkezpena,  eta aurten lurraldea zaintzeko bost erakunderen lana laguntzea onartu du  bulego teknikoak. Bost horiek diru laguntzak jasoko dituzte,  “aurkeztutako aurrekontuaren %70a, kasu gehienetan”, bulegoko  arduradunek zehaztu dutenez. Laguntza horiek bihar egingo dituzte  publiko. “Onartuta dagoen une horretan diru laguntzaren %60a hartuko  dute entitateek, eta falta den %40a jarduerak amaitutakoan; hau da,  bulego teknikoko arduradunek lanaren emaitzak aztertu ostean”.
Basoa Fundazioa, Aranzadi Zientzia elkartea, Busturiko Udala, Euskal Espeleologoen elkargoa eta Urdaibai Fundazioa dira, lurjabe pribatuekin batera, Urdaibaiko lurraldea zaintzeko eta babesteko konpromisoa hartu dutenak. Denen artean, guztira, hamabost proiektu garatuko dituzte: Ereñon, Muxikan, Busturian, Gautegiz Arteagan, Foruan eta Bermeon. Horiek guztiak finantzatzeko 180.000 auroko aurrekontua du Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako departamentuak. Hango zuzendari German Alonsok azaldu duenez, “aurrekontua eskas geratu zaigu, eta datorren urterako 330.000 euroko aurrekontuagaz egingo dugu deialdia”.

Comentarios