Udalbiltzaren aldeko manifestazio bat deitu dute ostiralerako Bilboko alderdi, sindikatu eta eragile sozialek
2010/09/29 by Branka
Bihar Madrilen Udalbiltzaren aurkako epaiketa berriro abiatuko da. Besteak beste, Ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatiba alderdiek zein ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS sindikatuek osatzen duten Bilbon Bai Udalbiltzari Babes Taldeak manifestazio bat deitu du ostiralerako  instituzio nazionalaren zilegitasuna eta Lander Etxebarria, Ibon Arbulu  eta Leire Idoiaga bilbotar auzipetuen errugabetasuna aldarrikatzeko.  Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da Arrigatik.
Bilbon Bai Udalbiltzari Babes Taldeak epaiketaren  bertan behera gelditzeko eskaera ezberdinak egin ditu: epaiketaren  hasierarekin manifestu bat plazaratu hainbat norbanako eta talde  ezberdinek sinatua, konzentrazioak, eta bigarren fase honetarako Bilboko  Udalean mozio bat aurkeztu izan dute.
Babes Taldeak bi eskakizun eraman nahi zuen Udalbatzara:
- Udalbiltzaren existentzia eta jarduera zilegia den heinean, bere kontrako edozein ekintza judiziala bertan behera gelditzea.
 - Auzipetuak diren Bilboko herritarren eta gainontzeko auzipetuen absoluzioa eskatzea.
 
EAJ, IU, PP eta PSOE alderdien erantzuna mozioa ez eztabaidatzeko izan da.  Ez dute “egokia” ikusi honen inguruko eztabaida bat Udalbatzan, nahiz  eta Bilboko Udala bere garaian Udalbiltza instituzioaren parte izan.
Honen inguruko zalaketa, epaiketa honetan auziperatuen absoluzioa  aldarrikatzeko (bereziki bilbotarrak direnak: Lander Etxebarria, Ibon  Arbulu, eta Leire Idoiaga) eta Udalbiltza berearen zilegitasuna  eskatzeko ostiral honetan, urriaren 1ean, 19:30etan Arriaga Plazatik  manifestazio bat abiatuko da.

Comentarios