MUXIKAKO UDALEKO ALKATE JAUNARI.-
Muxikako         Udaleko         osoko bilkurak, 2010ko maiatzaren 5ean egindako bileran,         hasierako onespena         eman zion Muxikako Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari, 2010ko         ekainaren 30an         BAOk 123. zenbakian argitaratzen duen bezala, alegazioak         aurkezteko berrogei         eguneko epea zabalduz.
B.A.E.,         NAN …zenbakidunak,         Gautegiz Arteagako biztanleak, "BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI"         ekimeneko EHNE,         ELA, LAB, BUSTURIALDEKO EZKER ABERTZALEA, GERNIKA-LUMOKO EKOLOGI         TAILERRA, ZAIN         DEZAGUN URDAIBAI, IEUP! GAZTE ASANBLADA eta ARALAR, gizarte         eragileen izenean,         jakinarazpenetarako honako helbide honetan helbideratuak,         Zelaieta 20; 48314         GAUTEGIZ ARTEAGA, 
ALEGAZIO HAUEK EGIN NAHI DITUGU: 
Gaian         sartu baino         lehenago, azaldu nahiko genuke zein den iragarpen honen aurrean  gure jarrera. Muxikako Plan Orokorrak bere         herria antolatzeko dagokion eskubide eta aukeren aurrean ez dugu         ezer esango. Muxikako         herritarrekin solidarioak izan arren, eurei dagokie, oinarrian,         behar diren         azterketa eta, kasuan, proposamenak egitea ere.
Baina         Muxikako         herriaren aurrean aurkezten den "Muxika Hiria Antolatzeko Plan         Orokorraren" barruan,         Muxikako Udalak berak bultzatutako Arau Subsidiarioen Aldaketa         garrantzitsu bat         sartzen dela ikusten dugu era berean: "Miango-Agerre-Untxeka"         jarduera         ekonomikoen lurzoru urbanizagarrizko sektore berri bat sortzeko         aldaketa, hain         zuzen ere. Kontuan hartuta erabaki honen oihartzuna Udalaren         mugak gainditzen         duela eta kontraesanetan jartzen dutela Urdaibairen garapen         sozioekonomiko         iraunkorraren aldeko onartuta dauden Planak, idazki hau         izenpetzen dugunok         berriro ere, azkeneko hamarkada honetan egin dugun bezala,         aurkeztu nahiko         genuke erabaki honen aurrean dugun desadostasunarekin batera,         eskualdeko         garapenerako geure iritzi baikor eta parte hartzailea ere. 
1.-Azken honetaz arituko gara beraz. Eta hasteko zera diogu, orain arte Udal         horren aurrean Arau Subsidiarioen Aldaketen tramiteak iraun zuen         bitartean         esandakoak birbaieztatzen ditugula. Funtsean, eta labur bilduta,         hauexek dira         Aldaketa honen, Muxika Hiria Antolatzeko Plan Orokorrak         aintzakotzat hartzen         duenaren Aldaketaren ezaugarririk esanguratsuenak:
1.1.- Onartutako garapen ereduaren aldaketa.
Eskualdeari dagokio         bere garapen iraunkorraren eredua egitea. Hau, nolabait, egina         dago eta,         zerbait falta arren, badago garapen iraunkorra burutzeko adinako         tresneriarik,         hala nola, Urdaibaiko Legea, Urdaibaiko Gidari Plana edota         JASEGE/PADAS, etab.
Muxikako Udalbatzak         eta beste goi mailako erakunde publikoen arduradunak, berriz, ez         dute eredu hau errespetatu:
·                        Ez         dute         ez azaleraren multzoaren ez eta kokapenaren inolako         justifikaziorik plazaratu.         Zergatik hasieran 148 Ha, gero 233 Ha., gero 85 eta orain 58 Ha.         ko industria         gunea? Geure galdera areagotzen da oraindik, aldaketaren         azkeneko tramitean,         Udalbatzak 16/20 urteko lehenengo fase baterako, 16 Ha.ko         azalera nahikoa zela         onartzen zuela jakinda, kontuan izanda, halaber, azalera horren         barnean         Komertzio gune erraldoi baterako 4 Ha.ko azalera          aurreikusten          zela. 
·                        Horretarako eta         gehiagorako badago lekurik Gernika-Lumon: 20, 3 Ha. libre daude,         industriarako         kalifikatutako azaleraren % 39a.
·                        JASEGE/PADASaren bere         bigarren helburu estrategikoak, EAEko Jarduera ekonomikoetarako         PTSak,         Gernika-Markinako PTParen aurrerapenak, inora joan baino         lehenago, "industri         sektoreak lehenengo eta batez ere hondaturiko aldeak         berreskuratu beharko         dituela" azpimarratzen dute, logikak berak, bestalde, adierazten         duen bezala. 
·                        Onartutako eskualderako         eredua zeharo aldatzen dute. Urdaibaiko Gidari Planak,         "Miango-Agerre-Untxeka"         lurzorua "Landa Lurra" bezala sailkatzen du. Sailkapen honen         xedea, baliabide         naturalak, nekazaritzakoak eta abar, babestea, antolatzea,         kontserbatzea eta         hobetzea dela azpimarratzen du Gidari Planaren 58. atalak.
·                        Hondaturiko edota         libre dauden Gernika-Lumoko industri sektoreak, alderantziz,         onartutako         ereduaren helburuak bete beharrean, gehiago hondatuko dira, ez         badira         espekulatzaileen eskuetan erortzen, garapen iraunkor eta         orekatua gehiago zapuztuz.
1.2.- Urdaibaiko Gidari Plana errotik aldatuta.
·                        Urdaibaiko Lege         pean dagon Gidari Plan Dekretuak "Landa Lurra" bezala         sailkaturiko         "Miango-Agerre-Untxeka" lurzorua, "Landa-lur Arrunteko Eremu"         bezala         kalifikatzen du zehazki. "Landa-lur arrunteko" kalifikazioaren         helburu nagusia baserrietako         paisaia eta lurzorurik onenak babestean, garapen sozioekonomikoa         eta baserri         aldeko bizi kalitatea bultzatzean, ingurunea errespetatzean, …         datza         (68.Atala). 
·                        Horrela sailkatu         eta kalifikatutako eremuak ez dira urbanizagarriak (4. etab         Atalak).         Udal Hirigintza Planak beraz, ezin dute horrela sailkatu edota         kalifikatutako         eremuak antolatu.
·                        Aurre ikusten         da, dena den, beharrizanez gero, badagoela Urdaibaiko Gidari         Plana         aldatzeko eta berraztertzeko prozedurarik (10 eta 11. Atalak).         Ez dira kasu         honetan erabili.
·                        Erabili den         prozedura Udal Hiriaren Planaren (Arau Subsidiarioen) aldaketa         izan da, zer         ikusirik ez daukanak "Landa Lur" edota "Landa-lur Arrunteko"         eremuen sailkapen         eta kalifikazioarekin, hau da,  Urdaibaiko Gidari         Planaren antolaketarekin. 
·                        Muxikako Udalak         bada, bere muga barruko eremu urbanizagarritzat legez antolatu         du         "Miango-Agerre-Untxeka", "Landa Lur" edota "Landa-Lur Arrunteko"         sailkatu eta         kalifikatutako lurzorua.
·                        Are gehiago,         hasieratik eta tramitea amaitu arte, aldaketa, lotsarik gabe,         "puntuala" legez onartua izan da (begira, BAO 208. zk. 2009ko         urriaren 30koa).     
1.3.- Prozedura traketsa, inposaketaren ezaugarri.
Zaila         da honelako         erabaki larriaren ondorioz, urrats garden eta garbiak ematea         behin betiko         onespenaren tramitazioa amaitu arte. Ez dugu historia guztia         gogoratuko. 
·                        2005ko uztailean         behin behineko onespena hartu ondoren, 2007ko maiatzaren 16an,         Udal         hauteskunde kanpainan, Muxikako Alkateak goizeko 8etan, jendeari         ezer esan         barik, "premiako bilkura berezi bat" (sic) deitu zuen aipatu         Aldaketak behin         behineko onarpena, probisionala, har ditzan. Udaletxeko         Idazkariak         legalitatearen aurkako txostena aurkeztu zuen Urdaibaiko         Patronatuko onespena         ez izateagatik eta Gernika-Markina PTParekin bat etorri behar         zelako. A eta         guzti ere, Udalbatzak onartu zuen aldaketa.
·                        Sasoi berean,         Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaritzak akats larriak goraipatu         zituen,         eta Urdaibaiko Patronatuko teknikariek Aldaketaren kontra         adierazi ziren. Muxikako         Alkatea, berriz, Patronatuko ezezkoaren jakinean gain, beronen         Batzarreko gai         ordenatik Aldaketaren gaia kentzeko eskatu zion Patronatuari.
·                        2007ko urrian         EAJ-ko ordezkariek, eskualdeko eta Aldundikoak, Patronatuko         bilkuratik         alde egin zuten, beronek Muxikako Udalak eginiko Aldaketaren         eskaria atzera         botako zuela ikusiz. Urdaibaiko Patronatuak, hain zuzen,         Muxikako Udalak Aldaketak         Erreserban eragingo zuten ondorioak neurtzeko gaitasunik ez         zuela, azpimarratu         zuen.  
·                        2009ko martxoko         Patronatuaren bilkura hasi baino lehenago (EAEko hauteskundeen         bezperetan oraingo honetan), Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak         Aldaketaren         aldeko txosten propio bat sartu zuen, bilkuran aurkeztuko         zenaren kontrakoen         ordez, Patronatuak bere eskubideak gainditzen zituztela         argudiatuz.
·                        Handik eta         lasterrera, Foru Aldundiko Garraio eta Hirigintza Sailaren         1028/2009 Foru         Aginduak aipatu "Aldaketa puntuala" behin betiko onesten du eta         urte honetako         otsailaren 17an Aldaketaren Araubidezko Testua argitaratzen du.         
·                        Udaletxeko prozedura         administratibo guztian zehar, gaiaz interesatuta, idazkiz eta         behar         ziren forma eta epeetan Muxikako udaletxean geure alegazioak         aurkeztu arren, ez         dugu harrezkero Administrazioak egindako hurrengo urratsen         berririk izan,         2007an eta 2008an gutunak ere zuzendu arren eskualdeko Alkate         guztiei, Ahaldun         Nagusiari eta Eusko Jaurlaritzako Industria eta Ingurumen         Sailburuei. Oraintsu         bertan, aurtengo martxoan igorri diegu gutun bana Bizkaiko         Ahaldun Nagusiari eta Jaurlaritzako Lehendakariari, beti         ere         elkarrizketak eskatuz eskualdearen egoera larriak auzo lanaz eta guztion parte hartzeaz konpondu         dezagun. Besteak beste, izenpetzen           dugunok, behintzat, eskualdeko           aniztasunaren gehiengo sozial bat osatu eta ordezkatzen           dugulakoan gaude. 
·                        Udalbatzak, bestalde,         bere Planaren aldaketa justifikatzeko ez du proiektu         alternatiborik         aurkeztu, objektiboki eskualdeko ereduen eta Gidari Planaren         aldaketa izan         arren. 
·                        Azpimarratu behar         dena, trakestasun hauen ondorioz, erakunde publikoen         arduradunek, bai         bertoko udaletxeak eta bertoko herritarrok ere  apartatu         egin gaituela geuri dagokigun eskualdearen         garapenaren aldaketa eta antolaketatik.
·                        Argi dago         zein zen Administrazioko arduradunen planteaketa: eskualdeko         arazoa izan         arren, Muxikako Udaletxeak duen Hirigintza Planaren bidez egingo         da aldaketa         eta aldaketa "puntuala" moduan hartuta gainera. Zertarako?         Arinago egiteko?         Inor enteratzekotan Muxikako herritarrak bakarrik izan ditzaten?         Tamalez, baina         eskubide osoz, jakina, esan dezakegu eskualde osoari  iruzurra         egin zaiola.
2.- Laburpen gisa.
2.1.- Industria gunea eta Muxikako Hiria Antolatzeko           Plan Orokorra (HAPO).
Helburu printzipalen         artean Plan Orokorrak "HAPOera ekartzea "Miango-Agerre-Untxeka"         industri lurzoru sektorea (eskualdeko industrialdea)" markatzen         du. Kanpoan         egindako produktu bat "ekarri" edo barrutik bultzatutakoa lortu?         Ñabardurak         ñabardura, azken batean, Muxikako Udalbatzak, beste goi mailako         erakundeen         laguntzarekin, lortu du, administrazioari dagokionagatik         behintzat, Urdaibaiko         Legearen pean dagon eta Gidari Planari bakarrik dagokion eremu         sailkapenaren         aldaketa Udal Plan Orokorraren barruan sartzea eta honekin         batera, eskualdeko         garapen iraunkorraren eredua aldatzea         ere lortu du.
2.2.- Udalaren gaitasun eza.
Hastapenetan esandakoak         kontuan hartuz, Muxikako Udalbatzak eta industria gunerako         aldaketaren onespenean parte hartu duten erakundeak, Urdaibaiko         Gidari Planaren         aldaketaren bidea hartu beharrean, geure irudiz, organo arras         inkonpetente         baten bidea hartu dute, Muxikako Arau Subsidiarioen Aldaketaren         bidea, hain         zuzen, zer ikusirik ez daukanak Gidari Planaren antolaketarekin.
2.3.- Urdaibaiko Lege eta Dekretuen zapuzketa.
HAPOean         sartzen         den Muxikako Arau Subsidiarioen Aldaketa Urdaibaiko Gidari Plana         ez ezik,         Busturialdeko garapen iraunkorraren eredua ere, JASEGE/PADAS,         eusko         Jaurlaritzaren 258/1998 Dekretua, zapuzten du.
2.4.- Inposaketa.
Argi         dago, 1.3.         puntuan azaldutako ildotik, hainbestetan eskatu arren, ez dela         parte hartzean         eta elkarrizketan oinarritu Aldaketa hau, bide traketsetan eta         inposaketetan         baizik, orain erabiltzen diren parte hartzerako irizpide         demokratikoak eta hain         zuzen ere JASEGE/PADASen 5. helburu estrategikoa edota 10.         estrategia ere         zapalduz. 
ONDORIOA:
Muxikako         Alkate         Jaunari eta Udalbatzari eskatzen diegu beraz, aurreko         arrazoietan oinarrituta,         Muxikako HAPOera eroan beharrean "Miango-Agerre-Untxeka"         industri lurzoru         sektorea (eskualdeko industrialdea), eta sartuta dagon heinean         behin behineko         onarpena hartu zuenetik, atera dezaten           HAPOetik, era horretan inoiz sartuta egon behar ez zen         eskualdeko         industrialdea hori.
Era         berean, adierazi         nahiko genuke beste behin ere, hamarkada honetan eskualderako         industria         gunearen gaia hasi zenetik, batez ere, baikorki eta leialki         azpimarratzen egon         garena, hau da, Busturialdearen garapen iraunkorra elkarrizketa         eta auzolanean         oinarritu behar zela, are gehiago kontuan izanda jarduera         sozioekonomikoen         1998ko Gara penerako         Egitamua (JASEGE/PADAS)         eskualdeko eragile ezberdinekin adostu eta gero Dekretuz eusko         Jaurlaritzan         onartua izan ondoren. Horretan oinarrituta ikusi nahiko genuke         geure         eskualdearen oraingoa eta etorkizuna.
Zori         txarrez ez         da horrela jasotzen, eta ikusiz, alde batetik, oztopatzen         gaituztela         elkarrizketaren bidea, eta bestetik, erakunde publikoen         arduradunak eurek         onartutako lege tresneria bera ere ez dutela errespetatzen, guk         nahi ez dugun         beste bide bat zabaltzera behartuta aurkitzen gara, prozedura         juridikoarena,         hain zuzen ere. 
Kontuan         hartuta         beraz, Udala organo zeharo inkonpetentea dela Urdaibaiko Gidari         Plana aldatzeko         eta ez denez Gidari Plan honen aldaketarik egin industria gunea         Muxikan koka         dezan, Muxikako Alkate eta Udalbatzako partaideei komunikatzen         diegu ilaren 3an         erregistratu genuela Foru Aldundiko Garraio eta Hirigintzako         foru Diputatu         Andereari zuzendutako idazki bi, nuluak           direla eta bertan behera utz dezatela bai Aldaketaren         onespenaren Foru         Agindua eta baita Muxikako Arau Subsidiarioen Aldaketaren         Araubidezko Testua,         eskatuz.
Behar         diren epe         eta eran egina,
"BUSTURIALDEAN LAN         ETA BIZI" ekimeneko EHNE, ELA, LAB, BUSTURIALDEKO EZKER         ABERTZALEA,         GERNIKA-LUMOKO EKOLOGI TAILERRA, ZAIN DEZAGUN URDAIBAI, IEUP!         GAZTE ASANBLADA         eta ARALAR, gizarte eragileen izenean,
Comentarios