Udalbiltzaren aldeko babes sarea osatuko dute herriz herri
Udalbiltzaren aurkako epaiketa salatzeko eta auzi horretan epaituko dituzten 22 lagunei babesa adierazteko hainbat ekimen gauzatzea adostu zuten atzo Urretxun egindako batzarrean. Udalbiltza Bai Sareak, erakunde nazionalaren babes taldeak, udalerrietan babes taldeak osatuko dituztela iragarri zuen, bai eta udaletan mozioak aurkeztuko dituztela eta erakunde honen «legitimitatea» aldarrikatzeko beste hainbat ekimen antolatuko dituztela ere.
GARA |
Datorren ekainaren 12rako herrietako udaletxeetako atarietan elkarretaratzeak deitu ditu Udalbiltza Bai Sareak, erakunde nazionalaren aurkako epaiketan auzipetuta dauden 22 lagunei babesa adierazteko. Hain zuzen ere, datorren ekainaren 15ean hasiko da epaiketa Auzitegi Nazional espainolean, eta, testuingu horretan, «protesta dinamikei jarraipena» ematea espero dutela azaldu zuten, besteak beste, herrietako udako jaiak aprobetxatuz.
Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbilduta, 250 pertsona inguru bildu ziren Urretxuko Labeaga aretoan, tartean hainbat herritako hautetsiak. Udalbiltza «erakunde legitimoa» dela aldarrikatu zuten batzarrean, baita lan publikoa ezin dela «kriminalizatu» eta erakundeek, tokikoek, herrialdeetakoek zein nazionalek, euren lana egiteko «eskubidea» dutela.
Era berean, 22 auzipetuei euren elkartasuna adierazteaz gain, sare honetako partaideek «ahalik eta herri gehienetara elkartasun eta salaketa dinamika hori eramateko konpromisoa» hartu zuten. Bide horretan, sarearen egitekoak Udalbiltzaren askatasuna eskatzeko «indarrak biltzea» izango duela oinarri azaldu zuten. Horretarako, herrietan babes taldeak osatuko dituztela iragarri zuten «eskualde bakoitzean hainbat arlotako jendearekin», Udalbiltzaren «kriminalizazioa» salatzeko udaletan mozioak aurkeztuko dituztela eta, datozen asteetan, «erakundearen legitimitatea» aldarrikatuko dutela.
Era berean, Urretxuko batzarrean erabakitakoaren arabera, herritarrak informatze aldera, datorren ekainaren 11n hainbat babes talde herriz herri ibiliko dira. Saio horietan bideo emanaldiak eta hitzaldiak egingo dituzte Udalbiltzaren aurkako epaiketa gai hartuta.

Comentarios