Bakoitzari berea

Bakoitzari berea


Lehendabizi, 1999an, geltokian Sukarrieta izena kendu ziguten. Gero San Antonio hondartza bereganatu nahi izan dute, eta horretan dihardute gaurkoz. Orain Txatxarramendiren konkistan datoz, inongo lotsarik gabe.

Busturiak, Urdaibaiko herri handi, zabal, aberatsak hondartza eta uhartearen falta sumatu du nonbait, azkenaldi honetan, eta hara non azaldu zaizkigun Sukarrieta txikiari San Antonio hondartza eta Txatxarramendi uhartea lapurtu nahian.

Bata zein bestea, Txatxarramendi eta San Antonio, ez dira sekula Busturia izan. Ondotxo dakite hori busturiarrek beraiek ere. San Antonioko hondartza ertzean, Sandindere izeneko irlatxoan eraiki ziren Sukarrietako lehen Parrokia eta Hilerria X. mendean, eta bertan iraun zuten 1787an Sandindereko Aldare Nagusia gaurko Ander Deunaren Parrokiara ekarri zuten arte. Han daude oraindik ere gure lehen Parrokia izan zenaren hondakinak eta gure arbasoen gorpuzkinak hilerri zaharrean.

Txikiak izan arren, herriok ere errespetu apur bat gehitxoago merezi dugulakoan gaude.

Imanol Unzurrunzaga.
Sukarrieta

Comentarios